Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Arratiako Kalenturak Lehiaketako irabazleak jakitera emongo dira hilaren 22an

Ekitaldia Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan izango da 18:00etan. Sari banaketeaz gainera, Oihan Vegaren umorezko bakarrizketea eta Ismael Pereiraren ikuskizuna egongo dira. Zuriñe Iarrituk aurkeztuko dau ekitaldia.


Hiru sari emongo dira. Irabazleak 600 euroko saria izango dau, bigarrenak 400 eurokoa eta Arratiako narrazino sarituaren egileak 200 euro jasoko ditu. Irabazleak nortzuk izan diran ekitaldian bertan emongo da jakitera. Egileak, Illart Gumuzio Igorreko alkatea, Irene Bilbao Zertu Kultur Elkarteko presidentea eta epaimahaikideren baten eskutik jasoko ditue sariak.
Arratiako Kalenturak, momentu honetan Euskal Herri mailako euskera hutsezko Ipuin Erotiko Lehiaketa bakarra da.

Ekitaldia
Ordu erdi inguru iraungo dau Zuriñe Iarrituk gidatuko dauan ekitaldiak. Bertan, saria emoteaz gainera, publikoari barre eragiteko asmoa daukan saio bat egongo da. Izan be, Oihan Vegak zergaitik joten dogun narrua erdaraz azalduko dau umorezko bakarrizketa baten. Aurretik, Ismael Pereirak be igongo dau aretoko tenperaturea show original bategaz. Eta loteria eguneko iluntzea biribiltzeko, jostailu erotikoak zozketatuko dira publikoaren artean, klitori xurgagailua eta masturbatzeko bibragailua, hain zuzen be.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD