Antzezlana 3 eta 9 urte bitarteko umeentzat pentsauta dago eta urtailaren 4an, 18:00etan, ikusi ahal izango da Igorreko Lasarte Aretoan.
Glu Glu konpainiak hainbat ipuin klasiko moldatu ditu antzerkirako eta Mari Errauskin da horreetako bat. Ipuin moldaketa honek, umeen arteko alkartasuna gaitzat hartu eta eskoletan eta umeen artean gehigikeriak gertatzen diranean mutu ez geratzea zein garrantzitsua dan azpimarratzen dau.
Ipuinaren bersino honen egilea Galder Perez da eta Maitane Zalduegi Viar antzezlanaren zuzendaria.
Sinopsia
Norak urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu dau. Nora eta bere lagunak primeran pasetan dabiz festara Lys heldu arte. Lys gelako liderra da eta neskato harroputza. Lysek festako dana txarretsiko dau: jana eta edana, dekorazinoa eta Norak jasotako opari guztiak. Eskolako umeak Lysen gehiegikeriakaz asper-asper eginda dagoz eta ebatzi bat hartu dabe: ez deutsie gehiago Lyseri obedituko.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|