Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Santa Kurutze ermiten inguruko jaiak Areatza eta Zeberion

Areatzan Santikurutze eta Zeberion Santa Kurtze izenpeko ermiten inguruetan egun biko jaiak prestatu dabez. Zeberion, maiatzaren 3an elorri zuria bedeinkatzeko tradizinoari eusteko barikuan eta zapatuan; Areatzan barriz zapatu-domekeak hartuko dau jaia.
Barikuan, hilak 3, 19:00etan botako dabe txupina Zeberioko Santa Kurtzen. Gero Tortilla Lehiaketearen usain gozoa zabalduko da auzunean eta gaubean parrilladea eta albokariak egongo dira. Hurrengo egunean, alkarregaz bazkalduteko batuko dira auzokoak eta bazkalostean jarraituko dau jaiak gauera arte.

Areatzako Ganadu Azokea
Izenpe bereko jaiak zapatu-domekan ospatuko ditue Areatzan. Zapatuan, hilak 4, 12:00etan, mezea eta barauskarria egongo da Karpon, arrastian, herri kirol desafioa Goikokalean. Hurrengo egunean, Areatzak bere alderik baserritarrena adierazoko dau V. Ganadu eta Artisau Azokan.

Zeberio
Maiatzak 3, barikua
12:00etan, mezea, erramu ohiturea, ondoren kopautxo girotua.
19:00etan, txupinazoa.
20:30ean, tortillen aurkezpena.
21:00etan, sari banaketea; gabaz, parrilladea eta albokariak.

Maiatzak 4, zapatua
15:00etan, norberak etxetik dakarrenagaz bazkaria; ondoren, bertsolariak.
18:00etan, jolasak ume eta helduentzat.
19:30ean, txokolatea.
20:00etan, Etxebarria aita-seme trikitilariak.
22:00etan, kontzertuak.

Areatza
Maiatzak 4, zapatua
12:00etan, mezea eta barauskarria Karpon.
13:00etan, Bandearen kontzertua.
14:00etan, Gisadu eta Paella Lehiaketan aurkezpena.
14:30ean, bazkari herrikoia.
18:30ean, herri kirol desafioa Goikokalen.
19:30ean, EinGO Kantan eta Dantzan taldeagaz poteoa.

Maiatzak 5, domekea
10:30ean, V. Ganadu eta Artisau Azokea.
11:00etan, Bizkaiko eskolarteko finalerdiak: Paleta Goma Areatzako neskak, alebinak eta infantilak.
12:30ean, baskulearen apustua.
13:30ean, azokearen amaierea eta zozketea.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD