Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Narkotrafikoaren sorrerea kontetan dauan film kolonbiarra Igorreko Zineklubean

Urtailaren 9an, Ciro Guerrak eta Cristina Gallegok 2018an zuzendutako Pajaros de verano film kolonbiarra ikusteko aukerea egongo da Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etan.
Pelikulea benetako gertaeretan oinarrituta dago eta Kolonbian, 1970eko hamarkadan zelan hasi zan narkotrafikoa kontetan dau. Sasoi haretan, AEBn kultura hippie-a nagusitu zan eta, beragaz batera, marihuana eskaerea. Holan, eskaereari erantzuteko, Kolonbiako nekazariak "enpresari" egin ziran. Guajirako basamortuan, Wayuu herriko familia batek ekimen honen lidergoa hartuko dau. Baina diruak indarkeria be ekarriko dau, euren bizitzak arriskuan eta euren kulturea desagertzeko zorian ipiniz.
Gidoia, Maria Camila Arias eta Jacques Toulemonde-rena da eta filmak, besteak beste, igazko La Habanako zinemaldiko pelikula onenari saria jaso dau.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD