Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Untzueta mendira igoerea Nafar gazteluaren aztarnak ezetuteko

Untzueta Nafar Gazteluak Untzueta mendira ibilaldia antolatu dau maiatzaren 4rako. Bertan hamaiketakoa egin eta ekitaldia egingo dabe. Ondoren, Ugaon, gura dauanarentzat herri bazkarian parte hartzeako aukerea egongo da. Aurten, Ugaotik abiatuko da igoerea, Zelai tabernatik 09:00etan.
Zeberio, Ugao, Arrankudiaga-Zollo, Arakaldo, Orozko eta Laudioko alkarte honek, 2014tik, maiatzaren 4aren inguruan, Untzueta mendiaren tontorrean batzean da. "Asmoen artean isilpean dagoan gure memoria historikoaren berreskurapena dago, baita gure ondare historikoa balorean jartzea eta honen bitartez gure lurraldetasuna finkatzea. Horretarako adibidez, urteetan zehar berbaaldi eta erakusketa desbardinak antolatu doguz" azaldu deutso BEGITUri Iñaki Aierdi Untzueta Nafar Gazteluako kideak.

Nafar Gaztelua Bizkaian
Untzueta mendiaren tontorrean, gaztelu baten aztarna arkeologikoak dagoz. XI. mendean Bizkaiko Jaurerria Iruñeako Erresumaren zati bat izan zan eta ordukoa da gaztelua, Nafarroako Erreinuaren defensa sistema baten parte. Untzueta mendiko gazteluak Nafarroako Erreinuaren inguru hau defendidu eban.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD