Jaialdiaren antolakuntzeak abenduan emon eban jakitera maiatzaren 29an eta 30ean izango dala jaialdia. "2019a egonkortze urtea izan zan, inoiz baino talde gehiago eta jente gehiago hurbildu zan herrira. Hazkunde jasangarri eta iraunkor honetan aurrera goaz, indartsu!" dinoe antolatzaileak. Aurrerantzean jaialdia antolatzeko ardurea, Areatza Musik and Brewing alkarte sortu barriak hartu dauala adierazo dabe, eta oin artean ardurea euki dauan AGE-Beerllaroko kideak be parte hartze zuzena izaten segiduko dabela. Jaialdia herriko beste esparru batzuetara zabalduteko intenzinoa be agertu dabe.
Egitarauari jagokonez oin artean izan dauanaren antzeko egiturea izango dau. Talde ezagunak ekarteko beharrean dabiz eta jakitera emon dabenaren arabera Kris Barras Band eta Bad Touch Erresuma Batuko taldeak, Algortako Moonshakers laukotea eta The Electric Alley talde espainiarra izango dira Areatzan, besteak beste.
Aurkezpena martiaren 28an
Guzti honen barri zehatzagoa, martiaren 28an Areatzan egingo dan aurkezpenean emongo dabe. Igaz lez, jai bategaz emongo dabez maiatzeko jaialdiko zehetasunak.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|