Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Pandero erronkea antolatu dabe Zeanuriko Dantzari Egunean

Arrikibar Dantza Elkarteak antolatuta, maiatzaren 4an eguerdiko 12:00etan, gitxienez 100 pandero jole batzea gura dabez Oh bella ciao kantua joten. Aurtengo Dantzari Eguneko talde konbidatua Burelatik (Lugo) etorriko da.
Galizatik etorritako taldeaz gainera, Usansolo, Bedia, Lemoa, Igorre, Dima eta Zeanuriko jantza taldeak egongo dira, 250 eta 300 jantzari artean batuko dira.
Jai giroak egun osoa hartuko dau. Izan be, goizeko 11:00etan alkartuko dira jantzariak eta 20:00etan izango da atzen ekitaldia, trikitixea, gaitea eta panderoaren musikeagaz. Jantzariak plazan batu ondoren, kalejirea egingo dabe eskolaraino, eta 12:00etan eskolan jantza ekitaldia eta 100 Baietz! Pandero Erronkea hasiko dira. Ondoren bazkaria eta arrastian, erromeria Bilboko Musika Eskolako Fanfarriagaz, 20:00etan, trikitixea, gaitea eta panderoen soinuakaz amaituko da eguna.

Panderoari bultzadea
Arrikibar Dantza Elkartearen helburuen artean, bertoko musika eta tresnak indartutea dago. Gainera, "Galizan jantzan egon ginanean konturatu ginan eurentzako panderoa oinarrizko musika tresnea dala. Panderoagaz bakarrik kantau eta jantzan egiteko gai dirala" azaldu deutso BEGITUri Edorta Alonso Arrikibar jantza taldekoak.
Horregaitik, Arratia eta Galiza batzean dituan tresna honeri espazio bat emon gura izan deutsie. Baita panderoa joteari bultzadea emon be.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD