Errota Fundazinoak, Eusko Jaurlaritzak, Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiak, Arratiako BHI eta Lemoako IPIk, 6. mailatik gorako ikasleen gurasoai zuzenduta, maiatzaren 9rako Lanbide Heziketaren gaineko jardunaldi bat antolatu dabe, Bidean: Lanbide Heziketa izenpean. Arratia Institutuko aretoan izango da, arrastiko 18:30ean.
Rikar Lamadrid Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, ezagutzaren gizartean Lanbide Heziketaren beharrizanaz egingo dau berba eta Lanbide Heziketaren 5. Planaren ildoak azalduko dauz. Zulaibar Lanbide Ikastegiko Laura Corbachok barriz, Lanbide Heziketara dagozan sarbideak zeintzuk diran azalduko ditu.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|