Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Bertso saioa Zeanurin

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Unai Agirre, Onintza Enbeita eta Agin Laburuk osotutako seikotea izango da aurten Zeanuriko bertso saioa girotuko dauana. Gai jartzaile beharrak Eñaut Intxaurraga zeanuriztarrak egingo ditu. Udalaren laguntzeagaz Zeanuriko Kultur Batzordeak antolatu dauan saioa urtailaren 19an izango da, herriko Ibarreta frontoian, 18:00etan. Sarrerak egunean berean erosi ahal izango dira, ordu bete lehenago zabalduko dan frontoian bertan.
Beste behin punta-puntako saio orekatua prestatu gura izan dabe antolatzaileak 16. edizinoan, eta baita lortu be. Maialen Lujanbio Euskal Herriko txapelduna, Onintza Enbeita Bizkaikoa eta Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako txapelduna etortea gura izan dabe Zeanurikoak, baina Gaztelumendik ezin eta Gipuzkoako txapeldunordea etorriko da atzenean, Agin Laburu. Unai Agirre pare bat bider kantautakoa da Zeanuriko oholtzan. Unai Iturriaga eta Andoni Egaña ostera, urtaileko bertso saio honetan beteranoenak dira.
Barikuro ateak zabalik daukazan Zeanuriko Bertso Eskoleak saio bi prestatzen ditu, falta barik, urtero. Batetik, bertso afaria udagoienean; eta, bestetik, urtaileroko saioa. Bestela be egoten da bertso eskaintzea herrian. Izan be, meza osteko saioetatik aparte, oin dala gitxi Mazala Andra Taldeak antolatutako Ez da kasualitatea bertso saioa egin zan Kultur Etxean.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD