Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Sanisidroko azokea maiatzaren 11n izango da

Egun bitan ospatuko dabe zeanuriztarrak San Isidro. Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokea hilaren 11n, zapatuan, izango da. San Isidro egunean, idi probak egongo dira. Urte askoan ganadu azokea San Isidro egunean bertan egin izan bada be, igaz zapatura pasetea ebatzi eben eta aurten be gauza bera egingo dabe. Aurtengoa 38. edizinoa da.
Azokea 10:00etan hasiko da. Ganaduen artean behiak izaten dabe protagonismoa, baina ardiak eta behorrak be egongo dira ikusgai. 12:30ean, abererik ederrenentzako sariak bananduko dira plazan.
Baserriko produkturik gozoenak be salgai egongo dira.
Azoka bitartean, erakustaldiak eta tailerrak egongo dira. Holan, gaztaia eta arpana egiten erakutsiko da, zeramika tailerra egongo da eta artxo txuleta eta sagardao dastaketea.
Goiz guztian zehar herriko txistulariak eta trikitilariak musikaz girotuko dabe plazea eta inguruak.

Arrastian herri kirolak
Arrastiko seiretan idi proba erakustaldia egongo da eta 19:30etik aurrera, Aitzol Atutxak eta Julen Larreak azkoran egingo dabe. Inhar Urruzunok harria jasoko dau.
Egunari amaierea emoteko, 23:00etan, erromeria egongo da Tximeleta taldeagaz.

San Isidro Eguna
Maiatzaren 15ean be ospatuko dabe San Isidro Eguna. Goizeko 11:30ean, mezea egongo da San Isidro ermitan. Umeentzako puzgarriak egongo dira eta 12:30etik aurrera, trikitilariak plazan eta tabernetan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD