Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Arantzarte jantza taldeak ikuskizuna eskainiko dau Igorreko kiroldegian

2019ko maiatzean 45 urte bete ebazan jantza taldeak eta urtailaren 18an, 18:30ean, oingo eta lehengo jantzariakaz jantza ikuskizuna eskainiko dau Igorreko kiroldegian.


Ospakizun jaia igazko urrietan egin baeben be, euren ibilbide luzea ospatuten jarraituko dabe ikuskizun honegaz. Zuriñe Iarrituk aurkeztuko dau ekitaldia.
Gaur egungo jantzariak, 15 urtetik gorakoak, emongo deutsie hasikerea ikuskizunari. Eta gero, oin 45 urte jantzan hasi ziranetako batzuek jantza bi egingo ditue, Leitzako ingurutxue eta Imotzgo eskudantza hain zuzen be. Ostean, jantza taldeko "beteranoen"; hau da, ointsu arte taldean egon diranen txandea izango da. Horreek, jantza desbardinen zatiakaz egindako muntaia bat eta hiru kontrajantza egingo dabez.
Ostean umeak, Zazpi jantza, Lantzeko ihauteriak eta Axuri beltza jantzak egingo dabez. Proiekzino bat be egongo da, taldeak egindako biajeen barri emongo dauana. Izan be, bere ibilbide luzean Arantzarte mundu zabalean ibili da euskal jantzak erakusten.
Eguaztenetako ikastaroko ikasleak be egongo dira publiko aurrean, jantza batzuk egiten. Amaitzeko, oingo jantza taldekoak, Xoxua, Arkupe eta Ataungo ardi beltza jantzatuko ditue. "Honeek hirurak dira, Korrontzik joten dauzanak. Abenduan, Areatzako Banda eta Korrontzigaz batera egin genduan ikuskizun bat eta honeek ikuskizun haretakoak dira" azaldu deutso BEGITUri Juanti Menika taldekoak.

Lokal bila Igorreko Kultur Etxea egin eben arte
Arantzarte 1974ko maiatzean hasi zan. Arantzazun egindako bilera batetik sortu zan eta ensaioetarako lehenengo lokalak Artean izan ebezan, gabrielinoen eskolan lehenengotik eta sakramentinoetan, gero. Leku egokiak ez zirala eta Zulaibarrera pasau ziran. Gero Zeanuriko eskoletara joan ziran. Arteako eskoletan eta Dimako eleizpeko lokalean be egonda dago Arantzarte ensaioak egiten. Atzenean, 1980tik aurrera, gitxi gorabehera, Institutuko gimnasioan egon ziran, Igorreko Kultur Etxea zabaldu zan arte. Ordutik hona, hantxe egiten ditue ensaioak eta emoten ditue ikastaroak. Umeai jantzak erakusten 1980 aldera hasi ziran.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD