Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Txahala zozketatuko dabe Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azokan

Maiatzaren 12an, Udalak eta abeltzainen alkarteak antolatuta, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azokea egongo da Diman 11:00etatik 14:00etara. Herriko tabernetan, moxal pintxoak dastatu ahal izango dira eta 12:00etan, abeltzaintza alkarteak txahala zozketatuko dau.
Dimako 20 abeltzainek erakutsiko dabez ardiak, ahuntzak, behiak, behorrak, zaldiak eta moxalak, frontoi nagusiko aparkalekuan. Frontoian, eskulangintza azokeak, 20 erakusmahai inguru batuko ditu. Eta baserriko produktuai jagokienean ez dira faltauko gozoak, ogia, taloa, sagardaua, ardaua, gaztaia, gildak, orioa eta mermeladea, beste jateko batzuen artean.

Hiru azoka baten
Hamahiru urte beteko dira aurten aberezainak ganadu eta baserriko produktuen azokea antolatuten dabena. Eskulangintza azokea San Pedro jaietan egiten zan lehen, baina oin 10 urte udabarrira pasau eben Nekazaritza eta Abeltzaintza azokeagaz batera egiteko. Atzen urte bietan Dantzari Txiki Eguna be batera egin izan da; aurten, ostera bezperan izango da Dantzari Txiki Eguna, zapatuan, eta azokea domekan.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD