Hilaren 25ean, 20:00etan, Adriana Bilbao jantza konpainiaren Burdina ikuskizuna eskainiko da Igorreko Lasarte Aretoan. Flamenko doinuak eta jantzak, batetik; eta, euskal musikea eta kantuak bestetik, buztartuko dira bertan. Beñat Achyari eta Adriana Bilbao dira egileak. Sei euro ordaindu beharko dabez bazkideak, zortzi gainontzekoak.
Meatzaritzearen eta industriaren testuinguruan kokatuten da koreografia hau. Beharginaren irudia aitortu gura da ikuskizunean, eta horretarako, iberiar peninsulearen hegoaldetik Bizkaiko meategietara heldu ziran andrak eta gizonak mahai-gaineratuten dira. Hori dala eta, peninsulako iparraldearen eta hegoaldearen arteko alkarreragina, eta desbardinak diran kulturak aberastutea dira berbagai. Batez be historian zehar ezkutuan egon diran andrai emon gura jakie garrantzia. Horren harira, andra bat da antzezlekuan jantzan egiten dauan persona bakarra, Adriana Bilbao jantzari bilbotarra hain zuzen be. Beragaz batera ostera, Beñat Achiaryren abotsak, Raúl Micó flamenko kantariak, Guillermo Gillen gitarristeak, Michel Queueille pianojoleak, zein harri-zulatzaileak, Luis Mariano Casilla, Ander Eceiza eta Koldo Plazasek osotuko dabe lantaldea. Ikuskizunean Gabriel Aresti eta Itxaro Bordaren olerkiak taularatuko dira, eta baita Jon Etxezarragaren argazkiak be.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|