Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Raust! taldeak Odisea disko barria aurkeztuko dau Kiņu Gaztetxean

Urtailaren 25ean, Igorreko Kiñu Gaztetxean hiru taldek joko dabe; Bilbo inguru eta Igorreko Raust! taldeak, Donostiako Pelax taldeak eta Temati talde gasteiztarrak. Kontzertuok 20:00etan hasiko dira eta aitatutako lehenengo banda biak, euren atzen diskoa aurkeztuko dabe.
Odisea deitzean da bizkaitarren lan barria. Diskoa 2019ko martia eta abuztuaren bitartean grabau zan, Aitor Ariñoren gidaritzapean, Berrizko Lorentzo Records-en. Raust taldea 2015ean sortu zan Deustuko jaietan bersino gaubean joteko asmoz. Gaur egun, Bilbo inguruko eta Igorreko bost lagunek osotuten dabe taldea: Asier Salazarrek (bajua), Iñigo Torresek (gitarrea), Unai Luzuriagak (bateria), Aitor Martinez de la Perak (gitarrea) eta Karmelo Usategi igorreztarrak (abotsa).
Pelax Donostiako taldeak be, igazko aprilean grabautako azken lana, disko bikotxa, aurkeztuko dau. Grabaketea Berako Atala estudioan egin zan, Iñigo Irazokiren zuzendaritzapean. Pelax-ek beste lau disko ditu kalean. Iker Vazquezek (bateria), Iñigo Ozaetak (bajua), Andoni Olaetxeak (gitarrea) eta Unai Pelayok (gitarrea, abotsa eta hitzak) osotuten dabe taldea.
Temati postrock talde gasteiztarra be izango da Kiñu Gaztetxean. Bertan, 2017an grabautako Transmititu diskoko kantuak joko dabez eskarmentu handiko musikari honeek.

Lendakaris Muertos
Lendakaris Muertos taldeak zezeilaren 8an joko dau. Ateak 21:30ean zabalduko badira be, kontzertua ordu bete beranduago hasiko da. Sarrerak salgai dagoz zortzi euroan, Igorreko Axular Herriko Tabernan zein musika taldearen webgunean.
Iruñeako musika taldearen ezaugarriak punk ortodoxoa, abiadura handia, gai oso laburrak, etenbako koroak eta ironiazko letrak erabiltea dira. Bereizgarri horreekaz, Euskal Herriko eta Espainiako gai sozial eta politikoai buruz egiten dabe berba, umorea eta kritikea buztartuta.
Podrán cortar la droga pero no la primavera zortzigarren diskoaren aurkezpen birea Bartzelonako Sala Apolon amaitu eben sarrerak agortuta. Igazko urtailean izan zan hori, eta handik gitxira, zehaztubako geldialdia iragarri eben. Etenaldi horreri iraungipen-data heldu jako ostera, Igorren eskainiko dabe eta euren bueltako lehenengo kontzertua.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD