Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Herriko dendetan hogei euro pagauta, hogetabost euro gastetako aukerea

Udalak, Areatzako Orburu merkataritza alkarteagaz alkarlanean, herriko merkataritzea bultzatzeko helburuagaz 300 Bono denda ipini ditu salgai eta maiatzaren 27tik bagilaren 28ra arte erabili ahal izango dira.


Bonoak 20 eurotan erosi ahal dira udaletxean eta 25 euroko balioa izango dabe herriko 10 dendatan. Horretarako Udalak, 1.500 euro ipini ditu bonoetan, eta 1.000 euro baino gehiago kanpainearen diseinu eta zabalkundean.
Herriko komertzioa bultzatu eta herrian erosten dabenak saritzea dira kanpaina honetako helburu batzuk. "Hasikeratik komertzioak herri garapenean eta herri bizitzan daben garrantziaz oharturik eurekaz alkarlanean hasi ginan. Alkarlan horren ondorioz, Orburu merkataritza alkartea sortu zan eta kanpaina desbardinak egin doguz: etxez etxeko banaketea, erosketa gurditxoak, gabonetako otzarea... Eta atzenik Bono denda. Bonodendaren bitartez bezero potentzialak erakarri gura doguz eta betiko bezeroak saritu" dino Asier Garcia Areatzako alkateak.

Hamaika komertzio
Orburu alkartean dagozan komertzioak hartzean dabe parte kanpaina honetan. Arantza Zamalloa Farmazian, Denda Barrin, Gauzak-en, La Kompran, Aliprox Areatzan, Antonio Harategian, Mas Ke Pan okindegian, Al Pelo ule-apaindegian, Amaia Egileor ule-apaindegian, Txelo ule-apaindegian eta Areatzako Estankoan erabili daitekez bonoak. Ordaindu beharreko kopurua 25 euro baino gitxiagokoa bada, ez da dirurik itzuliko eta gehiagokoa bada, bono bat baino gehiago erabili daiteke. Galarazota dago bonoen truke dirua jasotea.
Bonoak udaletxean erosi ahal dira 20 euroren truke, Areatzan erroldatutakoak, maiatzaren 24ra arte, eta ez erroldatuak, maiatzaren 20tik 24ra. 16 urtetik gorako persona bakotxak gehienez bono 2 erosi ahal izango ditu.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD