Zezeilaren 17tik martiaren 6ra, Lemoan bizi edo ikasten daben 18 urte baino gitxiagokoak aurkeztu leikiez euren lanak Udal Liburutegian Lemoako Haur eta Gazteen VIII. Ipuin Lehiaketan parte hartzeako.
Aurtengo edizino honetan, Lemoako euskerearen maskota dan Harrotxu estralurtar urdina, izango da ipuinon protagonistea.
Aurrekoetan legez, edadearen araberako bost maila egongo dira eta oingoan maila bakotxak gai bat izango dau aurretik zehaztuta. Holan, LHko 1. eta 2. mailakoak, "Harrotxu bizikletan" hartuko dabe gaitzat, 3. eta 4. mailakoak, "Harrotxu ausarta da"; 5. eta 6. mailakoak, "Harrotxu dendara doa"; DBH 1. eta 2. mailakoak "Harrotxuren amona" eta DBH 3. eta 4. mailakoak, "Harrotxu Lemoatx ezagutzen".
Sariak
Sari banaketea aprilaren 20an, 17:30ean, izango da liburutegian. Saria material didaktikoa izango da eta maila bakotxean hiru sari egongo dira. Parte hartzaile guztiak diploma bana jasoko dabe eta saritutako ipuinak Lemoako Udaleko webgunean argitaratuko dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|