Zahartzaroa feminismotik eregiten izan zan Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako ikasturte amaierako topaketan, 2019-2020 ikasturterako adostutako ardatz barria. Aurretik be, maiatzaren 25ean, mobimentu feministea eta edadekoen mobimentuen arteko sinergiak landuteko topaketea egongo da Igorreko Kultur Etxean.
Lehen gitxi batzuk heltzean ziran zahartzarora baina atzen hamarkada honeetan asko dira helduten diranak. Gizartearen lorpen horrek erronkak planteetan ditu erakundeetan eta bizitzaren fase honeri aurre egiteko beste modu batzuen bila dabil jentea. Gainera, edadean aurrera egitean andrazkoak dira gehienak eta 1960 hamarkadako baby-booma hurreratzen doa erretiro edadera. Euren artean, hasikeratik feminismoan militau dabenak dagoz. Feminismoa bizitza ziklo osorako bada be, zahartzaroak erronka barriak planteetan dauz eta horreei erantzuteko hausnarketea bultzatu gura dau Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak.
Mari Luz Esteban gidari
Hori dala eta, maiatzaren 25ean, 10:30etik aurrera, Morea eta Grisa: zahartzaroa feminismotik eraikitzen izenpean, berbaldi-tailerra antolatu dabe Andren Jabekuntza Eskoleak eta Igorreko Udalak.
Bertaratutakoak, Mari Luz Estebanen gidaritzapean, zahartutakoan zeintzuk diran gehien kezkatzen dituen gaiak eta arazoak, eta eurai zelan emon urtenbide feministearen gaineko hausnarketea egingo dabe. Mobimentu bien arteko sinergien gainean edo-eta militantzia eta burruka modu barrien gainean be eztabaidatuko dabe partaideak.
Mari Luz Esteban, Gizarte-Antropologiako irakaslea EHUn, antropologia feministan aditua eta idazlea da. Ikasketa Feministak eta Genero masterraren koordinatzailea, aspaldi honetan zahartze feministea landuten dabil.
Tailerraren aurretik, Beatriz Azpiri BEGITUko kazetariak zahartze eta andren politika global zein lokalen gaineko zertzelada batzuk emongo dauz. Igaz Toronton izandako Zahartzearen gaineko Mundu Mailako Konferentzian egon zan eta horren barri be emongo dau bizi dogun markoa emoteko.
Eskolearen izena
Maiatzaren 11n egindako ikasturte amaierako topaketan, eskolearen izenaren prozesuaren barri be emon zan. Hainbat proposamen jaso dira eta botazino bat egingo da jentearen artean adostasunik handiena lortzean dabezan laupabostak aukeratzeko. Gero, batzorde batek horreetako bat aukeratuko dau eskolearen izentzat.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|