Espainia, Alemania eta Italiatik etorritako ardi-txakur alemaniarrak batuko dira Igorren bagilaren 2an, Real CEPPAren (Ardi-Txakur Alemaniarraren Kluba) Euskadi-Nafarroako ordezkaritzeak antolatutako VIII. Monografikoan. Agirre Lehendakariko 105ean dagoan parkean izango dira txakur honeek protagonista izango dabezan jarduerak.
Txapelketan, epaiak kontuan hartuko ditu erraza prototipoa, oreka mentala eta kumeak egiteko itxurak. Edadearen araberako kategoriak egongo dira. Lehenengotik, 4 eta 6 bitarteko txakurkumeak lehiatuko dira, gero, 6 hilabetetik 9 hilabetera bitartekoak, eta gero 9 eta 12 hilabete bitartekoak. Ondoren, txakur oso gazteen txandea izango da, 12 eta 18 hilabete bitartekoena; gero, gazteak, 18 eta 24 hile bitartekoak eta atzenik nagusien txandea, urte bitik gorakoena, hain zuzen be. Lan batzuk egin beharko ditue txakurrak, lehiaketan.
"Ardi-txakur alemaniarra, gure gizartean hainbat lan egiteko txakur errazarik erabilienetakoa da. Horregaitik, oin dala 40 urte sortu zanetik, Real CEPPAk, erraza prototipoan oinarritutako kumeak egiteko selekzinoa egiten dau" azaldu deutso begituri Javier Silva klubeko presidenteak.
Umeentzako jolasak
Ondoko parkean ume eta gazteentzako jolasak egongo dira. Han ume eta gazteak txakurrak hezten ikasiko dabe eta arpegiak pintetako tailerrak, pintura tailerrak eta abar izango ditue. Baita kopaua eta diploma banaketea be.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|