Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Dimetaleko sarrerak salgai dagoz Diman eta Bilbon

Dimako Baltzola tabernan eta Bilboko Iturribide kaleko El Metal tabernan salgai ipini ziran sarrerak zezeilaren 7an eta hilaren 18tik aurrera erosi ahal izango dira jaialdiaren webgunean, urri lehenengoaren 25 eta 26an izango dan Dimako heavy metalaren jaialdirako. Asgarth, Niña Coyote eta Chico Tornado, 4 Villains, Bast Wave eta Reno Renardo taldeak be egongo dirala jakinarazo dabe Dimetaleroak Kultur Elkartea, antolatzaileak.
Hamahiru urtez eszenalekuetara igon barik pasau ostean, Donostiako Añorga auzoko Asgarth taldeak Diman joko dau. Taldea 2007an banandu zan, baina bajua eta bateria joleak aldatuta, kantu barriak sortzean dabil eta eszenalekuetara itzuli da. Diman, abesti barriez gainera, banandu aurretiko albumetako kantuak be joko ditue. Jainkoen egoitza, Etorkizunaren sustraia, III eta Garraisia dira orduan ateratako diskoak.
Basamortuko rock pisutsu eta "pozoitsua" egiten daben Niña Coyote eta Chico Tornado donostiarrak be egongo dirala iragarri dabe. Euren Eate (2016) lanak, euskerazko album onenari saria jaso eban. Reno Renardo bizkaitarrak umorea ipiniko dabe; 4 Villains talde bilbotarrak rock-metala "post-apocaliptika" estetikeagaz eta Blast Wave irundarrak heavy metal klasikoa joko dabe.

Sarrerak
Aurten, Dimetalfestek sarrera libredun eremuak izango ditu eta ordaindu beharreko beste esparru bat. Kartelean azalduko da ze talde izango diran sarrereagaz eta zeintzuk ikusi ahal izango diran doban. Baita egunez eguneko banaketea be. Astegoien osoko txartela edo eguneko sarrerak erosteko aukerea egongo da.
Egun bietarako txartelaren prezioa 38,50 eurotakoa da aurrez erosita eta 44 eurotakoa egunean bertan. Eguneko sarrerak barriz, aurrezdik 22 eurotan eta bertan 27,50 eurotan salduko dira.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD