Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Jaietan gaueko autobus zerbitzua egongo da

Aurreko urteetan legez, Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM), Galdakao eta Zornotzako Udalakaz batera, herriko jaietako egun nagusian, gaueko autobus zerbitzua ipiniko dau doban. Arratia, Amorebieta-Etxano eta Galdakaoko jenteak, kotxea hartu beharrean, autobusa erabili dagian.
Autobus zerbitzua bagilaren 8an jarriko da martxan, Igorreko jaietan, eta urri lehenengora arte, Galdakaoko jaiak izan arte, egongo da martxan. Amorebieta-Etxanoko jaietatik bueltetako aukerea be eskainiko da.

Egun eta orduak
Jaietatik bueltetako autobus zerbitzua, Igorren, jaietako zapatu bietan, bagilaren 8an eta bagilaren 15ean egongo da. Bedian, be zapatuan, bagilaren 22an; Arantzazun 28an, barikuan, eta hurrengo egunean, Diman izango dira. Amoebieta-Etxanoko Karmenetan, hiru gautan eskainiko da zerbitzua: garagarrilaren 20an, 24an eta 27an. Atzen egun horretako gauean, Lemoan be egongo da etxera bueltetako autobusa, Lemoako jaiak dira eta. Zeanurin, abuztuaren 14an, eguaztenean egongo da autobusa eta Areatzan, abuztuaren 30ean, barikuan. Amaitzeko, urri lehenengoaren 7an Artean eta urri lehenengoaren 14 eta 21ean Galdakaotik bueltetako autobusak egongo dira.
Ordutegiari jagokonean, 02:30ean eta 05:00etan hartu ahal izango dira autobusok; Arantzazun eta Artean izan ezik. Herri horreetan, 03:30ean urtengo da eta.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD