Areatzako Kirol, Kultur Batzordeak, AKKBk, bere eguna ospatuko dau hilaren 22an. Aurtengoa 8. urteurrena izango da. Horretarako atzenengo urteotan legez, eta Aratusteak dirala aprobetxauz, mozorrotuta, babajana egingo dabe hotelean.
Aurretik, 09:00etan urtenda, eta jateko gogoa bizteko, Lamino Kirol Klubak antolatuta, Upo mendi inguruan 3 orduko bueltatxo bat egingo dabe. Bazkalostean barriz, 17:00etan, triki poteoari ekingo deutsie hoteletik urtenda eta herriko taberna guztietan zehar.
Bilboko Udal Bandaren kontzertua
AKKBk kultura ekintzak antolatuten ditu eta hurrengoa, martiaren 1ean, Bilboko Euskalduna Jauregira urtekerea izango da. Bilboko Udal Musika Bandak Festiband Eurovision kontzertua joko dau eguerdiko 12:00etan. Eurovision jaialdian interpretautako hainbat abesti dagoz programan, Iñaki Urkizu eta Jose A. Pinaren moldaketakaz. Anabel Condek ipiniko dau abotsa eta Serafin Zubirik pianoa eta abotsa.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|