Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Lau andra amerikarren bizitzak zineklubean

Igorreko Zineklubak Kelly Reichardt estadubatuarraren Certain Women (Vidas de mujer) pelikulea eskainiko dau martiaren 5ean, 20:00etan, Lasarte Aretoan.
Filma Maile Meloy idazlearen narrazino baten oinarrituta dago. Montanako herrixka baten dago girotuta eta kurutzatzen diran lau andraren bizitzak kontetan ditu. Laura (Laura Dern) abogadua da eta korapilatu egingo dan kasu baten dabil lanean; Ginak (Michelle Williams) bere amesetako familia eregi gura dau, baina oztopo ugari topatzen ditu; eta Beth (Kirsten Stewart) zuzenbide ikasleak, hartu-emon anbiguoa hasiko dau Jamie (Lily Gladstone) zaldi hezitzaileagaz.

Kelly Reichardt
Kelly Reichardt (Miami, 1964) idazlea, gidoigilea eta zine zuzendaria da. 1994an zuzendutako River of Grass eta 2016an zuzendutako Certain Women filmen artean, beste zortzi filmetako zuzendaria izan da. Certain Women filmak kritikearen hainbat sari jaso ditu; tartean, 2016ko Independent Spirit sarietako bi; bata zuzendariari, eta bestea Lily Glastone aktoreari emondakoak.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD