Arantzazun eta Ubiden egin zan moduan, bagila amaitu orduko, Mankomunidadeak, Arratia osoan eukiontzi marroira apuntauta dagozan guztiai txartel elektroniko personalizaua bananduko deutse eta eskutitz baten bidez, txartela zelan erabili eta boltsa konpostagarriak doban jasoteko modu barria azalduko dau.
Txartelak, eukiontziak zabalduteko eta boltsa konpostagarriak lortzeako balio dau. Barritasun moduan, leku gehiagotan jasoteko aukerea izango dabe erabiltzaileak: udaletxe eta Mankomunidadeaz gainera, arrasti eta astegoienetan zabalik dagozan zenbait eraikin publikotan eta dendatan be jaso ahal izango dira boltsa konpostagarriak: Areatzan, Dendabarrin; Artean, Urki Mendin; Bedian, Liburutegian; Diman, Aliproxen; Igorren, Kultur Etxean; Lemoan, Kiroldegian, Liburutegian eta Matsosu Frutategian, eta Zeanurin, Txoko Sagarnan, hain zuzen be.
Txartela etxera bialduko da
Eukiontzi marroira apuntau gura izan ezkero, udaletxean edo Mankomunidadean izena emon eta materialeak jaso eta gero (kuboa, boltsak eta informazinoa), txartel personalizaua etxera bialduko da. "Momentuz, eukiontzi marroian, hondakin begetalak bakarrik bota daitekez, sukaldatu bakoak eta sukaldatutakoak, baina espero dogu laster hondakin organiko guztiak bota ahal izatea" dinoe Mankomunidadetik.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|