Bagilaren 15ean Udalak osotu eta hurrengo lau urtetan alkate izango diranak hartu eben kargua. Herri gehienetan ez zan sorpresarik egon, baina Diman ez egoan ebatzita nor izango zan alkate. Dime Aukeratu plataformeak EAJ-PNVri emon eutsazan botoak eta Josu Gorospe Lapatza jeltzalea da Dimako alkatea. Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan, Diman EH Bilduk lau zinegotzi lortu ebazan, EAJ-PNVk hiru eta Dime Aukeratu plataformeak bi eta plataforma honetako botoak erabakiorrak izan dira alkatea izentatzeko.
Tensinoa egon zan bagilaren 15eko Udal osaketarako plenoan. begituren iturrien arabera, plataformakoak botoa emon eutsenean EAJ-PNVri protestak egon ziran publikoaren artean. Ordura arte alkate izandako Nekane Intxaurtzak emon eutsan makilea Josu Gorospe alkate barriari eta lehenengotik Intxaurtzak eta gero Gorospek berbea hartu eben. Jeltzaleak momentu baten gaztelaniaz egin eban berba eta barriro be, publikoko batzuen protestak entzun ziran. Plenoaren helburua beteta egoanez amaitutzat jo zan. Kalean, sinatu bako esku-orri batzuk egon ziran, plataformearen jarkerea kritikauz.
Ubiden Iñaki Beobide alkate
Ubiden, Iñaki Beobide Ruiz de Escuderok hartu eban alkate kargua bagilaren 15ean. Herri txikietan ez da zerrendabururik egoten. Hauteskundeetan, herritarrak boto nominalak emoten dabez eta UHK-n Beobidek eta Ernesto Villatek lortu ebezan boto gehien. UHK-k ebatzi eban bere hautagaia Beobide izango zala.
Ubideko udal gobernua UHK-ko lau zinegotzik eta EAJ-PNVko batek osotuten dabe. Danak gizonezkoak.
Beste herriak
Beste herrietan gehiengo osoa eukan alderdiren batek. Alderdi horreetako zerrendaburuak izentau ebezan alkate.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|