Hilaren 20an, eguenean, botako dabe txupina Bedian herriko jaiai hasikerea emoteko, aurreko domekea be jaigiroan pasau arren, azoka eta umeentzako tailerrakaz. Baina askorentzat, momenturik bereziena, San Juan egunaren bezperan, gauerdian, izango da suak biztuterakoan.
Erromeriak, lehiaketa gastronomikoak, karta joko lehiaketak, antxinako autoen erakusketeak, slalomak, herri kirolak, umeentzako puzgarriak eta Agian eta Skakeitan taldeen kontzertuak, besteak beste, osotuten dabe jaietako egitaraua.
Bagilak 20, eguena
20:00etan, jaien hasikerako pregoia eta txupinazoa trikitixeagaz alaituta. Sardina jana.
21:00etan, Play-backa.
21:00etan, erromeria Gauargi taldeagaz.
Bagilak 21, barikua
18:30ean, Tortilla Lehiaketarako izen emotea.
20:00etan, tortillak aurkeztu.
21:00etan, herri afaria.
22:00etan, Jauziri Bediako jantza taldea.
23:00etan, erromeria Akerbeltz taldeagaz.
Bagilak 22, zapatua
12:00etan, XII. Paella Lehiaketarako izen emotea.
14:00etan, paellak aurkeztu.
17:00etan, Mus Txapelketea Batzokiak antolatuta; bazkalosteko "Bingo kantuz kantu" eta umeentzako tailerrak.
18:00etan, Bitxo do Samba batukadea.
20:00etan, X. Igel Txapelketea Laguntasuna tabernak antolatuta.
23:00etan, Agian eta Skakeitan taldeen kontzertuak eta DJ Markelin.
02:30ean eta 05:00etan, Arratiara, Galdakaora eta Zornotzara autobusa.
Bagilak 23, domekea
11:00etan, meza nagusia.
12:00etan, eskupelota eta pala partiduak; pintxo eta pote txosnetan eta V. Antxinako Auto eta Motorren Erakusketea.
15:00etan, Club Automovilístico Bizkaiak antolatuta, III. Bediako Slalom-a San Lorenzo poligonoan.
18:30ean, Herri sport, parte hartzeako herri kirolak.
20:30ean, erromeria Jokaldi taldeagaz.
24:00etan, San Juan sua.
Bagilak 24, astelehena
San Juan Eguna
11:00etan, meza nagusia.
12:00etatik 13:30era arte, puzgarriak eta jokoak.
17:00etatik 19:30era, puzgarriak, jokoak eta bitsa.
17:00etan, XXXIII. Briska Txapelketea. Bikotekide bat behintzat Bediakoa. Izen emotea 6 euro bikoteko.
20:00etan, txokolatea jaiai amaierea emoteko.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|