Euskerazko hainbat webgune, banku eta kanaletik jasota, ume eta nagusientzako euskerazko debaldeko baliabideak batu ditu UEMAk (www.uema.eus) zerrenda baten, etxean egon beharra arinago egiteko.
Umeentzako jolasak eta eskulanak, filmak, marrazki bizidunak eta telesailak eta ipuinak eta abestiak eskaintzen dituen 22 esteka dagoz jasota. Helduentzat, beste 25. Hor, multimedia kanal eta podcastak, filmak eta telesailak, bideojokoak, literaturea, kultur sorkuntzea, zientzia, musikea, bertsolaritzea eta euskalkiak, sukaldaritzea eta hainbat monografiko dagoz.
Zerrendan sartuta ez egon arren, Bizkaie.biz webgunean be, askotariko gaiak, kulturea, zinema, euskerea, bertsolaritzea, bidaia kronikak eta bestelakoak mendebaldeko euskalkian eskaintzen dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|