Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Sua eta arbolea Ubideko jaietako protagonistak

Tradizinoari eutsiz, aurten be arbolearen bila joango dira basora Ubideko herritarrak, gero arbolea plazan altxau eta bertan egongo da jaietan. Sua be biztuko dabe San Juan bezperan ilundu bezain laster, 22:00etan. Trikitilariak, erromeriak, elektrotxarangak, DJak eta kontzertuak ipiniko dabe musikea. Eszenalekua hilaren 15ean ipini eben eta kendu be herritarren artean egingo dabe, jaigiroan, jaiai hasikerea eta amaierea emoteko.

Bagilak 21, barikua
17:00etan, arbolearen bila.
19:00etan, arbolea altxau plazan. Ondoren trikitilariak.
23:00etan, Tokan 2 La Polla taldearen kontzertua.
01:00etan, DJ Tarantistak Martxan.

Bagilak 22, zapatua
12:00etan, herri kirol erakustaldia.
18:00etan, Orkestra Elektrotuna.
21:00etan, Play-back Lehiaketea.
21:30ean, herri afaria.
23:00etan, Puro Badajo y la Chirla Colorada taldearen kontzertua.
24:00etan, erromeria EinGO taldeagaz.

Bagilak 23, domekea
11:00etan, puzgarriak.
17:30ean, pala eta eskupelota partiduak.
Palan: Maialen Landajo (Zeanuri)-Maialen Bengoetxea (Zeanuri) vs Araitz Zapiko (Dima)-Itsaso Larrinaga (Zeanuri).
Eskupelotan: Patri Espinar (Usansolo)-Maddi Mendizabal (Zaldibia) vs Ainhoa Urien (Abadiño)-Miriam Arrillaga (Aginaga).
20:30ean, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak.
21:00etan, herri parrilladea.
22:00etan, sua.
23:00etan, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak.

Bagilak 24, astelehena
13:00etan, herri kopaua.
13:30ean, antzara erakustaldia.
17:30ean, Mus eta Briska Txapelketak.
20:00etan, atzen traka.

Bagilak 29, zapatua
10:00etan, eszenalekua kendu.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD