Aurtengo Euskaraldian parte hartzeako entidadeak (hau da, erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, alkarteak eta abar) ariguneak antolatuten dabiz. Ariguneak, momentu guztietan euskeraz egitea bermatzen dabe, entidade barruan eta herritarrakaz daukan hartu-emonetan. Talde honeetako kideak ahobizi eta belarriprest moduan jardungo dabe Euskaraldiak iraungo dauzan 15 egunetan.
COVID-19ak danean eragin dau, baita Euskaraldian be. Antolatzaileak, "bizi dogun egoerea, etxealdi egoerea, Euskaraldirako entrenamentu moduan baliatu" gura dabe. Etxekoakaz eta internet bidez daukaguzan alkarrizketetan erabilten dogun hizkuntzaren gaineko hausnarketea egiteko asmoa dauka Etxealditik Euskaraldira ekimenak. "Etxealdia beraz, beroketa ariketak egiteko eta jokaldiak entseatzeko baliatuko dogu, entrenamentuetan egiten dan moduan. Gero zemendiaren 20tik abenduaren 4ra jokatuko dogun partidura sasoi betean heltzeako, eta partidu hori konfiantzaz eta segurtasun handiagoagaz jokatu ahal izateko" dinoe.
Ekimen hau aprilaren 20tik maiatzaren 3ra arte izango da eta hizkuntza ohiturak aldatzeko hausnarketea bultzatzea dauka helburu.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|