Beste leku askotan legez, Arratian be suak biztuten dira San Juan bezperako gauean udako solstizioa ospatuteko. Bedian eta Ubiden sanjuanetan izaten dira herriko jaiak eta herri horreetan plazan biztuko dabez suak. Jaietako ezinbesteko jarduerea da. Baina Arantzazun, Areatzan, Artean, Diman, Igorren, Lemoan, Zeanurin eta Zeberion be biztuko dabez suak eta herritarrak inguruan batuko dira, gauari eta bizitzari magia apur bat emon guran.
Arantzazun, sua 22:30ean biztuko dabe, baina arinago, 20:30ean, sardina jana egingo dabe plazan. Areatzan, 18:30ean hasiko dira San Juan bezperea ospatuten, plazan egingo daben Cía. Barsantiren Kale gorrian antzezlanagaz. Ondoren, 20:00etan, sardina jana Zubizarran eta gero, sua biztuko dabe tradizinoak aginduten dauan lez. Lemoako Tallerretan, 21:00etan biztuko dabe sua eta parrilladea be egingo dabe. Aurretik, 19:00etan, umeentzako ekintzak egongo dira eta 20:00etan, musika zuzenean Lanbroa taldeagaz.
Igorreko San Juan auzunean, Dimako Oban eta Zeanuriko Altzuagan be sanjuanak ospatuko dabez. Zeanuriko Undurragan eta Lemoako Elorriagan, barriz, sanpedroak.
Altzuaga (Zeanuri)
Bagilak 22, zapatua
15:00etan, txupinazoa.
21:00etan, auzo afaria trikitilariakaz.
Bagilak 23, domekea
12:00etan, mezea eta barauskarria.
12:30ean, jantzariak, bertsolariak eta zozketea.
18:00etan, Bola Txapelketea eta umeentzako jolasak.
21:00etan, sardinak, txarrikia, hirugiharra eta txokolatea.
22:00etan, San Juan sua.
Bagilak 24, astelehena
12:00etan, mezea, barauskarria eta trikitilariak.
Jaien amaierea.
San Juan (Igorre)
Bagilak 23, domekea
19:30ean, jaien hasikerea, txupinazoa eta sardina jana.
20:00etatik 21:00etara, Ardoa barrura txarangea.
21:30etik 22:30era, su artifizialak.
Bagilak 24, astelehena
12:00etan, mezea eta ondoren trikitilariak.
Undurraga (Zeanuri)
Bagilak 28, barikua
21:00etan, afaria Txatonean. Ondoren DJ Zirkin.
Bagilak 29, zapatua
08:00retan, kalejirea auzoan zehar.
11:00etan, mezea eta Angel Mari Peñagarikano bertsolaria. Ondoren barauskarria herriko txistulariak girotuta.
13:30ean, bolalekuaren inaugurazinoa eta poteoa Txatonean.
19:00etan, Kantu Kolore.
20:30ean, txitxi-burruntzia eta disko festa.
Bagilak 30, domekea
12:00etan, Tortilla Txapelketea.
13:30ean, poteoa Txatonean.
17:00etan, umeentzako puzgarriak.
18:00etan, Undurragako I. Bola Joko Txapelketea. Txapel eta Igel jaurtiketea.
20:00etan, zozketea eta txokolatea.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|