Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Udako Ikastaroen eskaintzea manteniduten dau UEUk

Larrialdi egoerea dala-eta, UEUk, (Udako Euskal Unibertsitatea), martia eta aprileko aurrez aurreko saioak eten egin dauz, baina Udako Ikastaroen antolaketea, data eta lekua, eta eskaintzea mantenidutea ebatzi dau.


Udabarriko ikastaroetako datak aldatu egin behar izan dira eta ikastaroak maiatza-bagilera pasau dabez. Material didaktikoaren sorkuntza tresna askeak erabiliz online ikastaroa maiatzaren 6tik, bagilaren 3ra izango da. Emoziotegia maiatzaren 9tik 16ra dago aurreikusita Iruñean eta Sormena praktika lantzen barriz, maiatzaren 16tik 23ra. COVID-19ak bertan behera ixten ez badauz, Eibarren izango dira Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEM) LHn eta DBHn lantzeko proiektuak, maiatzaren 6, 13 eta 20an; Emozioen kudeaketa sakona maiatzaren 30ean eta Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak. Atzenengo honen data zehaztu barik dago.
Gasteizen aurreikusita dagoz, Soziolinguistika Hiztegi Txikia II: hizkuntzaren normalizazioa, lau gako eta zortzi azterketa maiatzaren 5 eta bagilaren 2rako eta Hitz Adina Mintzo: hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa maiatzaren 27rako.
Ikastaro honeetan izen emotea zabalik dago.

Udako ikastaroak
Hasikera ekitaldia Bilbon dago aurreikusita. Iruñean, bagilaren 22tik 24ra, 7 ikastaro dagoz programauta: Orreagatik (778) Trantsiziora (1975-1982): Nafarroaren historia, memoria eta kontakizunak; Udako Bertso Eskola; Euskal Herria Dekolonialitatetik; Etxebizitza Kooperatiboak; Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria; Online edukiak kudeatzerakoan kontuan hartzeko gako juridikoak eta Hezkuntzarako bideo egokiak.
Bagilaren 25etik, garagarrilaren 10erako ikastaroak eta Matematikari Euskaldunen IV. Topaketea dabiz prestatzen Eibarren. Baita, Informazino eta Dokumentazino Kudeatzaileen VI. Bilkurea be. Kultur Kritika Feminista: leiho berriak, etorkizunerako urrats; Larrialdi klimatikoa 2020 urtean. Hondakinen % 50a birziklatu behar. Erraustu, konpostatu hor dilema; Euskal mito-bilketa: hitza, irudimena, herria; Software librea ikastetxean: Luberri sistemaren instalazioa eta administrazioa; BERRIA transmedia: kazetaritzaren gaur egungo praktikak; Zer dakigu, jakin nahi dugu eta jakin dezakegu euskararen historiaurreaz?; Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza DBHko Natur Zientzietan: ingurumenari loturiko proiektuen diseinua; Azterketa sozialerako lau mailak eta DBHko EKI ezagutzeko oinarriak dira ikastaroak.
Baionan garagarrilaren 6tik 8rako Hizkuntzalaritza klinikoko I. jardunaldia eta lau ikastaro antolatuten dabiz. Honeek dira ikastaroak: Euskaraz beti eta hobeki; Euskara gaitasuna lantzeko tailerra; Gau Beltza antolatzeko tailerra eta Euskal kantu ondarearen transmisioa. Gainera, Jakin jardunaldia izango da Usurbilen, Orainaldi distopikoa. Birusak, panikoa eta bizitza landuteko eta Wikimedia editatoia egin gura dabe Donostian.
Ikastaroen zerrenda hau behin behinekoa da eta aldaketak egon daitekez. Matrikulazinoa maiatzaren 11n hasiko da eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago zarratuko da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD