Arantzazuko jaietako txupina bagilaren 28an, barikuan, botako dabe arrastiko 19:00etan. Gaua, Ze esatek! rock, reggae eta ska taldeak eta Ingo al deu erromeria taldeak animauko dabe. Zapatu gauean be erromeria egongo da Bidean taldeagaz.
Hiru egunetako jai egitaraua prestatu dabe Arantzazun. Bertan, musikeak, mota guztietako lehiaketak, umeentzako jolasak eta antzerkiak ondo pasetako aukerea emongo deutsee bertokoai eta hurreratzen diranai.
Barikuan, bagilak 28, Arratiako herrietara bueltetako autobusa egongo da goizaldeko 03:30ean.
Aurreko domekan San Juan jaiak be ospatuko dabez.
Bagilak 23, domekea
20:30ean, sardina jana plazan.
22:30ean, sua.
Bagilak 28, barikua
14:00etan, jubiladuentzako kopaua plazan. Eguraldi txarra egin ezkero, frontoian.
18:00etan, "Mairuek" Gaztediko erraldoiak eta musikariak.
19:00etan, txupinazoa eta pregoia.
19:30ean, euskal jantzak musikariakaz.
20:30ean, Futbolin Txapelketea Herriko Tabernan.
22:30ean, Arantzazuko Neskazu taldearen kontzertua.
23:30ean, Ze esatek! taldearen kontzertua.
01:30ean, erromeria Ingo al deu taldeagaz.
Bagilak 29, zapatua
12:00etan, Umeen Txinga Txapelketea eta Igel Txapelketea.
13:00etan, mezea.
14:30ean, Paella eta Tortilla Txapelketak plazan.
17:00etan, Mus Txapelketea Herriko Tabernan.
18:00etan, Play-backa plazan.
19:00etan, Nagusien Txinga Txapelketea
21:00etan, erromeria Bidean taldeagaz eta pijama jaia.
Bagilak 30, domekea
10:00etatik 13:00etara, puzgarriak frontoian.
13:00etan, bits jaia frontoiko parkinean.
17:30ean, ginkanea herritik zehar.
18:30ean, antzerkia plazan.
19:30ean, bingoa eta txokolatea plazan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|