Aplikazino honek, egunean behin partida bat jokatzeko aukerea emoten dau. Hamar galdera erantzun behar dira ahalik eta azkarren. Laugarren denporaldian, hau da, aprilaren 27tik garagarrilera, Lemoan, Igorren eta Diman taldeak egin guran dabiz aplikazinoagaz taldeka jokatuteko.
Aplikazinoak aukerea emoten dau taldeak egiteko. Hau da, sailkapen orokorrean ez ezik, partidak familiakoakaz edo lagunakaz konpartiduteko aukerea be badago. Talde barruan sariak ipini daitekez. Holan, Dimako Abizariek eta Igorre eta Lemoako Udalak, denporaldiko lehenengo hirurentzat sariak emongo ditue. Lemoan herriko establezimentuetan erabilteko bonoak jasoko dabez saritzat lehenengo hirurak.
Galderak
Galderak jenteak bialdutakoak edo automatikoki sortutakoak izan daitekez, beti desbardinak baina antzeko zailtasun maila daukienak. Adibidez: "Ze herritakoa da argazki hau? Zelan esaten da limoia iparraldean? Zenbat biztanle ditu Zornotzak? Non jaio zan Loli Astoreka euskal aktorea? Zein da argazkiko euskal pelotaria? Munduko ze herrialdetan dago aterata beste argazki hau? Egingo zeunke matematikako eragiketa hau? Ze artistarena da goiko koadroa?...". Galderak erantzuteko gainera hiru aukera posible emoten dabez.
Zelan jokatu
Android eta iPhone telefono mobikorretan deskargau daiteke Egunean behin aplikazinoa. Ondoren, norberaren taldean edo herriko taldean be sartzeako aukerea dago. Herri bakotxak kako bat emoten dau horretarako (14. orrialdeko agendan dagoz). Eta denporaldi amaieran sariak egongo dira.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|