Zubialdetik Ermitabarrira doan bidean dagoan Urkiaga Txikerra baserria okupau dau Zeberioko Gazte Asanbladeak, bertan Gaztetxea egiteko asmoz.
Bagilaren 20an, Asanbladeak laugarren uteurrena ospatu eban eta egun horretan emon eben jakitera baserria okupau dabela.
Baserria barriztuten
Urkiaga Txikerra baserria nahiko egoera txarrean dago eta gazteak, eta lagundu gura daben guztiak auzolanean, barriztu eta txukun-tzeari ekin eutsien urteurrena ospatu eben egunean bertan, baserria Gaztetxe bihurtzeko proiektua martxan ipini ahal izateko. "Herriko jentea eta inguruko herrietako gazteak hurreratu dira. Lan asko dago egiteko baina gogotsu gabilz" azaldu deutsie begituri Zeberioko Gazte Asanbladatik.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|