Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko behar dan master ofiziala da eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), EHUko unibersidadeagaz egindako akordio bateri esker, emongo dau masterra euskeraz eta online 2020-2021 ikasturtean. Aurrematrikula epea zabalik dago maiatzaren 25era arte.
Master honek DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango diranak prestatzea dauka helburu. Hiru espezialidade eskaintzen dira; Natur Zientziak eta Matematika, Giza eta Gizarte Zientziak eta Hizkuntza eta Literatura, hain zuzen be. Guztira, 120 plaza dagoz.
Ikasturte bateko masterra da eta internet bidez izango da ikaskuntzearen ardatza. Horrezaz gainera, praktikak egin behar ditue ikasleak institutuetan. UEU ez da unibersidade publikoa eta masterraren gitxi gorabeherako prezioa 3.780 eurokoa da.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|