Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Hogeta hiru ibilbide barri Gorbeia Turismo Jomugaren ibilbideen mapan

Bagilaren 14an, Xabier Álvarez de Arkaia Gorbeialdeko Koadrilako presidenteak, Gorbeia Turismo Jomugaren ibilbideen mapan 23 ibilbide barri sartu izanaren xehetasunak aurkeztu ebazan. Gorbeia Turismo, senderismoari buruzko Wikiloc plataforma digitalean atal ofiziala daukan Euskadiko lehenengo destinoa da.
2018an ipini zan martxan, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien diru-laguntzak dituan proiektuaren bigarren fasea da hau, "Gorbeiako Turismo Bulegoetako erabiltzaileen eskarietara egokitzeko eta moldatzeko beharretik sortu dana" Gorbeia Turismoren arabera. Ekimenak helburu bi ditu, ibilbide eta bidexka gehiago sartzea eta asko erabilten ez ziran beste batzuk balioan ipintea.

Arratiatik 6 ibilbide
Hogeta hiru ibilbide barri horreetatik, sei Arratia edo Zeberiotik pasetan dira. Honeek dira ibilbideok: 12.a, Areatzako uribildua (Areatza); 13.a, Larreder ibilbidea (Areatza); 15.a, Arteako baselizak (Artea); 21.a, Undurragako urtegiko bira (Zeanuri); 22.a, Saldropoko hezegunea (Zeanuri) eta azkena, 23.a Saldariandik San Segismundora (Zeberio).

"Lagundutako ibilbideak" programa barria
Gorbeiak ez ohiko beste eskaintza bat prestatu dau udarako, Lagundutako ibilbideak izeneko programea, hain zuzen be. Horren barruan, beste batzuen artean, Undurragako urtegiari bueltea programauta egon da bagilaren 30erako. Ulibarri-Ganboara, Orozko edo Zuiara txangoak be egingo dira udan zehar.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD