Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Zulaibar Ikastegiak ate irekiak online antolatu ditu

Zentroa eta bertan ikasi daitekena jakitera emoteko, Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiak, ate ireki jardunaldiak antolatu ditu maiatzaren 18tik 22ra bitartean. COVID-19a dala-eta, osasuna bermatzeko jardunaldiok online izango dira.
Jardunaldietako egun bakotxean, ziklo edo mailetako informazinoa emongo dabe bideodeien bitartez. Irakasleak osotutako orientazino taldeak emongo ditu argibideak. Bideodeietan parte hartzeako derrigorrezkoa da izena emotea. Alde batetik, jente kopuruaren arabera, saio bat edo bat baino gehiago antolatuteko; eta bestetik, bideodeietara konektau ahal izateko esteka emailez heldu arazoko jakielako interesatuai.

Jardunaldiak
Bideodei horreen bitartez, maiatzaren 18an, Oinarrizko Lanbide Heziketaren barri emongo da. Hurrengo egunean, erdi mailako Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko zikloa aurkeztuko da. Hilaren 20an, erdi mailako Elektrizitatea eta instalazio automatikoak. Hurrengo egunean, erdi mailako Mekanizatuko zikloa izango dabe berbabide eta amaitzeko, hilaren 22an, goi mailako zikloen gaineko informazinoa emongo da; Diseinua eta Programazioaren produkzioa fabrikazio mekanikoan, hain zuzen be.
Banakako arreta gura izan ezkero, saio bat eskatzeko aukerea dago ikastetxeko webgunean.

Ikasketak
Zulaibarreko eskaintzea, hiru familia profesionaletakoa da: fabrikazino mekanikoa, elektrizidadea eta elektronikea, eta gizarte eta kultura zerbitzuak.
2019-2020 ikasturtean, 225 ikasle izan ditu Zulaibarrek eta betidanik oso maskulinizauak izan diran zikloetan ikasle andrazkoen porzentajea handitzen joan da. Ziklo horreetan, 2017-2018 ikasturtean, andrazkoak %9,72 ziran; oingo ikasturtean barriz, %15,56.
Oingo ikasturtean, COVID-19a dala-eta, modu telematikoan dabiz jasoten eskolak ikasleak. Baina, osasun egoereak ahalbidetzen badau, "beti be ikasle zein profesionalen segurtasuna bermatuz" eskolara itzuli ahal izango dira Lanbide Heziketako izakera praktikoa berreskuratzeko. Konfinamentu egoeran landu eta ikasitakoa testuinguru erreal baten ipinteko.
Datorren ikasturteari jagokonean, prest egon behar dirala egoera desbardinetara egokitzeko dino Xabier Aldama Zulaibar Ikastegiko zuzendariak. "Aldez aurretiko planifikazino baten lan egingo dau Zulaibarrek osasun emergentzia honetatik eratorri daitekezan gorabeheren aurrean prest egoteko. Argi daukaguna da, segurtasuna bermatzeko babes neurri guztiak hartuko doguzala eta horretarako malgutasunez jokatu beharko dogula, antolakuntzeari jagokonez. Jarraibide zein erispideak oindino definidu barik dagoz, beti be, Hezkuntza Sailak eskatzen dauzanak jarraituz".

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD