Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Ilgoran Jabekuntza Eskolako kurso amaierako topaketea online izango da

Ikusita itxialdia luzerako dala edo-eta euren aktibidadea lehengo moduan ezin izango dabela aurrera eroan, zeozelango aktibidadeari eusteko, online egitea ebatzi dabe hainbat alkartek. Beste batzuek, jarduna udagoienera pasau dabe eta izen emotea zabaldu dabe euren webguneetan. Zabalik dagoz Kimuak 2020 deialdirako film laburrak bialtzeko epea eta Ondarearen Europako Jardunaldietara jarduerak bialtzekoa, besteak beste.
Ilgoran Arratiako Jabekuntza Eskoleak berbarako kurso amaierako topaketea egingo dau online maiatzaren 24an, 11:00etatik 13:00etara. Asmoa da bertan aurtengo ikasturtea ebaluau eta datorrena prestatzea. Izena hilaren 21a baino lehen emon behar da eta parte hartzaileak 22an jasoko dabez bilerara sartzeako argibideak.

Udagoienerako izen emoteak
Kimuak programearen hautagaitza atzeratu egin eben COVID-19a dala eta, baina zabalik dago sortzaileak euskal film laburrak bialtzeko epea, bagilaren 30era arte. 2019ko bagiletik egindako pelikulak hartu leikie parte eta gehienez 30 minutukoak izan behar dira. Lanak, telebista, plataforma digital edo aretoetan estreinau bakoak izan behar dira.
Atzeratzerik ez dabe behar izan barriz, Ondarearen Europako Jardunaldiak, urri bigarrenean izaten diralako beti eta aurten be, osasun egoereak eta legeak baimentzen badabe, holan izango da, urri bigarrenaren 1etik 31ra. Ondarea eta Hezkuntza da aurtengo gaia eta behin betiko jarduerak maiatzaren 20a baino lehenago bialdu behar dira ondareabizkaia@gmail.com helbidera. Norbanakoak, alkarteak, udalak eta hezkuntza zentroak, besteak beste, hartu daikie parte.

Zeberioko Argazki Lehiaketea
Zeberioko Udalak 2021eko egutegia egiteko Argazki Lehiaketea abiatu dau. Parte hartzeako Zeberio eta inguruko argazkiak udala.zeberio@bizkaia.org helbide elektronikora bialdu daitekez urri bigarrenaren 31ra arte. Argazkiak horizontalak izan behar dira eta "ez modu panoramikoan" ateratakoak. Urte amaieran jasotako argazki guztiak argitaratuko ditu Udalak eta herritarrak ebatziko dabe zeintzuk osotuko daben 2021eko egutegia.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD