Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Etxe hurreko jaiak

Garagarrilean, Arratiako auzune eta ermita ugaritan ospatzen ditue jaiak. Izan be, santomasak, sankristobalak, santamañeak, sansegismundoak, madalenak, santiagoak, santaanak eta saninazioak ospatuten dira oingo hilean eta izenpe horreetako ermiten inguruan ez da faltauko trikitixa soinu edo-eta barauskarririk.
Hilaren 3an, santomasak Areatzako Ospitalosten ospatuko dabez 12:00etan mezea eta 20:00etan parriladeagaz. Hilaren 10ean, San Kristobal eguna da eta patroiaren jaia hurrengo astegoienean ospatuko dabe aurten Igorreko izen bereko auzunean. Lemoako Tallerreta eta Lemorietako jaiak, hilaren 13an ospatuko ditue, oilasko errea janez, beste gauza batzuen artean.
Garagarrilaren erdikaldean, Santa Marina, San Segismundo eta madalenak datoz. Santa Marina edo Santamañe eguna 18an da eta Dimako Bargondian 20an eta Artean 21ean ospatuko dabe jai hau. San Segismundo eguna, Zeberioko Upo auzunean ospatuten dabe. Maria Madalenaren eguna, hilaren 22an da eta Dimako Lamindaon eta Ubiden jaiak izango dira. Zeanuriko Ipiñaburun Santiago eta Santa Ana egunak ospatuko ditue.
Hilaren atzenengo zatian, Santiago eta San Inazio egunak daukaguz, hilaren 25 eta 31n hurrengoz hurrengo. Santiagoak Artean, Diman eta Lemoako Arrañon ospatuko dabez. Arrañon, mezaostean, barauskarria eta azkora erakustaldia egongo dira.
San Inazio Egunean, Lemoako San Inazio plazan ospatuko dabe lemoaztar guztiak. Izan be, Lemoako jaietako egitarauaren barruan dago. Horrezaz gainera, egun honetan Bizkaia osoan Gorbeiara igoteko ohiturea dago eta jaigiroa ez da faltauko inguruko herri eta auzuneetan. Zeberion be ospatuten ditue jaiok Undurragan.

San Kristobal (Igorre)
Garagarrilak 10, eguaztena
12:00etan, mezea. Ondoren barauskarria.

Garagarrilak 12, barikua
21:00etan, parriladea.

Gragarrilak 13, zapatua
12:00etan, Paella Txapelketea.
13:30ean, Igel Txapelketea.
15:00etan, paellen aurkezpena.
17:30ean, Tortilla eta Makailao Txapelketak.
19:00etan, Ibon magoa.
19:45ean, tortillen aurkezpena.
20:15ean, makailao aurkezpena.
21:00etan, euskal erromeria Kittu taldeagaz eta Arantzartegaz jantzak plazan. Ondoren erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Garagarrilak 14, domekea
13:00etan, auzo poteoa.

Tallerreta eta Lemorieta (Lemoa)
Garagarrilak 13, zapatua
12:06an, txupinazoa Zementoko etxeetan eta kalejirea auzunean zehar.
15:06an, bazkaria: oilasko jana eta bazkaloste girotua.
19:26an, auzoko piperren eta tortillen aurkezpena.
20:36an, kontzertua.
22:36an, oilasko errea.

Arrañoko jaiak (Lemoa)
Garagarrilak 25, eguena
11:30ean, umeen jolasak. Eguraldi ona egin ezkero, bainujantzi eta txankletakaz joan.
12:00etan, mezea.
12:45ean, azkolari erakustaldia eta herri kirolak, ume eta helduentzat. Ondoren, kopaua eta txokolatea umeentzat.
Goiza musikeagaz girotuta egongo da.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD