Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Zea Mays eta Gozategi hilaren 27an Lemoan

Aurten, garagarrilaren 26an arrastiko zazpiretan botako dabe txupina jaiai hasikerea emoteko eta, txupinaren ostean, Mozorro Lehiaketan parte hartuko daben guztiak kalejiran joango dira Elizondoraino. Jaiak San Inazio egunean, hilak 31, 20:00ak aldera amaituko dira. Bitartean, ondo pasetako aukera ugari egongo da.


Zea Mays, Gozategi, Tributo M.C.D. eta Liher taldeak, gauetan, kon- tzertuak emongo dabez. Zapatuko gaua jentetsuena izango dala aurreikusten da. Gau horretan Zea Mays-ek eta Gozategik joko dabe eta Arratiako herrietara bueltetako autobusa egongo da 02:30ean eta 05:00etan. Eraso sexistak prebeniduteko gunea eta alkoholaren arriskuak murrizteko programa ibiltaria be egongo dira gau horretan.

Garagarrilak 24, eguaztena
Kirol eguna
16:30ean, 15 urtetik beherakoen Futbito Txapelketearen finala Kiroldegian.
17:30ean, 15 urtetik gorakoen Futbito Txapelketearen finala Kiroldegian.
18:30ean, Esku Pelota Txapelketearen finala beheko frontoian. Partiduak amaitutakoan, kopaua egongo da.
19:00etan, Padel eta Frontenis Txapelketen finalak Kiroldegian.
19:00etatik 20:00etara, Mozorro Lehiaketan eta "Rally Umoristikoan" parte hartzeako izen emotea Kiroldegian.

Garagarrilak 26, barikua
Mozorro eguna. Gaia: hamarkadak
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea udaletxeko plazan.
19:00etan, txupinazoa eta Jaietako Kartel Lehiaketako sari banaketea udaletxeko plazan. Ondoren, Mozorro Lehiaketan parte hartzean daben guztiak kalejiran joango dira Elizondoraino eta bertan izango da mozorroen balorazinoa eta sari banaketea.
21:00etan, kuadrillen afaria kiroldegian, 18 urtetik beherakoentzat. Txartelak hilaren 12a baino lehen erosi behar dira udaletxean.
22:00etan, disko animazinoa kiroldegian.
23:00etan, Tributo M.C.D. taldearen kontzertua eta erromeria Urrats taldeagaz.

Garagarrilak 27, zapatua
Gastronomia eguna
11:00etatik 14:00etara, Jolas Naturalen Parkea eskolako patioan.
13:30etik 14:00etara, bits Jaia eskolako patioan.
13:30ean, Paella, Tortilla, Gisadu eta Marmitako Lehiaketetako lapikoen aurkezpena eskolako patioan. Ondoren, herri bazkaria.
17:00etan, Zaztaparrak eta Elkartrukeko gazteak alkarlanean antolatutako tailerrak eta jolasak eskolako patioan.
17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak kiroldegian.
19:00etan, poteo musikatua Sakatu Elektrotxarangeagaz Mailuki tabernatik hasita.
23:00etan, Zea Mays eta Gozategi taldeen kontzertuak Elizondon.
Goizaldean, mokautxoa Elizondon.
* 20:00etatik 24:00etara, Gazteentzako Botiltzar proiektu ibiltaria, alkoholaren arrisku murrizketan oinarritutakoa; 22:00etatik 02:00etara, Eraso Sexistarik Gabeko Gunea egongo da. Bueltako autobusen zerbitzua 02:30ean eta 05:00etan izango da Correosetik urtenda.

Garagarrilak 28, domekea
13:00etan, Lemoako Txirrindularien Elkartearen eskutik, 5 urtetik gorakoentzako zinta lasterketea Elizondon. Bakotxak bere bizikletea eta kaskoa eroan behar dauz.
19:00etan, jantzaldia Elizondon Lotxo taldeagaz.
19:30ean, Tango, Bals eta Pasodoble Lehiaketea Elizondon. Izen-emotea: 19:00etatik 19:30era, Txosnagunean.

Garagarrilak 29, astelehena
Alkartasun eguna
18:30ean, txosnak antolatutako umeentzako ikuskizuna Txosnagunean.
19:00etan, Eusko Labela daukan oilasko pintxo dastaketea Elizondon. Pintxoak 1,5 euroko prezioan salduko dira eta batutako dirua Lemoa Harrera Herria taldearentzat izango da.
20:30ean, txosnak antolatutako kontzertua Txosnagunean.

Garagarrilak 30, martitzena
Play-back eguna
17:00etan, kuadrillen arteko "Rally Umoristikoa" udaletxeko plazan hasita.
22:00etan, Ume eta Nagusien Play-back Lehiaketea Elizondon. Izena 16:30etik 17:00etara emon Mailuki tabernan.
23:30ean, Liher taldearen kontzertua eta erromeria Oxabi taldeagaz.

Garagarrilak 31, eguaztena
Euskal Jaia San Inazio plazan
11:30ean, XXII. Artisautza Azokea Atxeta taberna ondoko plazan.
12:00etan, mezea San Inazio baseleizan. Meza ostean, Durundibarri Dantza Taldeko ekitaldia San Inazio plazan.
18:00etan, Xaiborren ikuskizun barria 15 urte dantzan San Inazio plazan.
18:00etan, Igel Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
18:30ean, Igel Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
19:00etan, Bola Joko Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
19:30ean, Bola Joko Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
Sari banaketa ostean, zozketea.
20:00etan, Garsu erre San Inazio plazan.
* Egunean zehar, baserritar jantzita doazenai plazan taloa eskuratzeko txartela emongo jakie. Txartelak 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bananduko dira.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD