Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Auzokoakaz ospatuteko jai ugari abuztuan

Abuztuan be, hainbat auzune eta ermita ingurutan ospatuko ditue jaiak trikitixearen soinua, barauskarria eta auzokoen konpainiagaz. Hori gitxi balitz, leku batzuetan, bi edo hiru eguneko jai egitaraua prestatu dabe.
Dimako Artaun auzuneko San Bizente jaiak, Zeberioko San Adrian Argiñao auzunean eta Zeanuriko Otzerinmendiko sanjustoak dira oingo hileko lehenengo jaiak. Hilaren 10ean, San Lorentzo jaiak edo sanlontxoak, Bediako Murtatzan, Lemoako Azurrekan eta Zeberioko Elizondon ospatuko dabez. Hilaren erdian, Igorren eta Zeberioganen. Hurrengo eguna be, San Roke hain zuzen, jai eguna da leku askotan: Dimako Olazabalen eta Bediako San Roke ermitan, berbarako. Hilaren 24an, sanbartolomeak ospatuko ditue Igorreko Urkizun eta Zeberioko Urizarren.

Artaun (Dima)
Abuztuak 3, zapatua
18:30ean, txupinazoa.
18:35ean, herri kirolak eta bertsolariak. Jon Loiolak eta Tubik, Iparraldeko jokoak; Inaxio Perurena eta Karmele Gisasola harria altxatzen; Fausto alturan; Jon eta Tubi Faustoren kontra azkoran. Aurkezlea: Gabixola.
20:15ean, txitxi-burruntzia.
22:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.

Abuztuak 4, domekea
12:00etan, mezea.
13:30ean, trikipoteoa.
19:00etan, zunba Ismagaz.
21:00etan, Bola Txapelketea.
22:00etan, zozketea.
Mozorro erakustaldia.

Abuztuak 5, astelehena
12:00etan, mezea.
12:30ean, umeentzako jolasak eta Mus Txapelketea.
17:00etan, Briska Txapelketea.
19:00etan, Tortilla Txapelketea.
20:00etan, Txubelazo Txapelketea.
21:00etan, txokolatea eta jaien amaierea.

Otzerinmendi (Zeanuri)
Abuztuak 3, zapatua
12:00etan, mezea San Justo ermitan, meza ostean barauskarria.
13:00etan, antxinako zerrategiaren erakustaldia.
14:30ean, auzo bazkaria.
15:30ean, Mus eta Briska Txapelketak.


Abuztuak 4, domekea
17:30ean, Bola Txapelketea.

Murtatza (Bedia)
Abuztuak 10, zapatua
12:00etan, mezea Murtatzan. Ondoren barauskarria eta trikitixea eta Mus Txapelketea.
17:00etan, Briska Txapelketea. (Bikoteko bat gitxienez, Bediakoa).

Azurreka (Lemoa)
Abuztuak 10, zapatua
12:30ean, mezea San Lontxo ermitan.
13:00etan, barauskarria trikitilariakaz.
13:30ean, erromeria eta Igel Txapelketea.
18:30ean, umeentzako jolasak.

Igorreko Udako Jaia
Abuztuak 15, eguena
12:30ean, mezea.
13:15ean, barauskarria Goiko Plazan.
16:00etan, Briska, Mus eta Tute Txapelketak Beheko Plazan. Bikote bakotxa modalidade batera bakarrik apuntau ahal da. Izen emotea 15:30ean.
17:30ean, Igel Txapelketea. Izen emotea 17:00etan.
18:30ean, erromeria Jokaldi taldeagaz. Erromeria bitartean txokolatea.
Hilaren 16tik 18ra, Igorre Saria Futbol Torneoa.

Olazabal (Dima)
Abuztuak 15, eguena
12:30ean, Txakolin Eguna.

Abuztuak 16, barikua
12:00etan, meza nagusia.
12:30ean, umeen Bola Txapelketea.
13:30ean, Nagusien Bola Txapelketea.
17:30ean, umeentzako jolasak.
18:30ean, herri kirolak. Azkolariak: Jon Rekondo eta Ugaitz Mugerza; Harrijasotzaileak: Mikel Lopetegi eta Inhar Urruzuno.
19:30ean, umeentzako baloiak eta txokolatea.
20:00etan, zozketea.

Abuztuak 17, zapatua
14:00etan, auzo bazkaria eta ondoren Kantu Bat Gara.

San Roke (Bedia)
Abuztuak 16, barikua
12:00etan, mezea San Roke ermitan. Hamaiketakoa, trikitixea eta jantzak.



San Antolin (Lemoa)
Urri lehenengoak 2, astelehena
12:00etan, mezea San Antolinen, ondoren barauskarria.
14:00etan, Baba Lehiaketako lapikoen aurkezpena.
17:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz.
San Antolinera igoteko autobus zerbitzua egongo da 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD