Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Txubel eta buruhandiak lehenengo eguneko protagonistak jaietan

Abuztuaren 29an hasi eta urri lehenengoaren 2ra arte, Zeberiok Sandoniak ospatuko ditu. Egun horreetan, kontzertuak, kalejirak, erromeriak, pailazoak, antzerkia, lehiaketa gastronomikoak eta kirolak ondo pasetako aukerea eskainiko deutsee edade guztietako zeberioztar eta hurreratutako guztiai. Erromeriak Oxabi eta Beranduegi taldeakaz, elektrotxarangak, Leie Meie taldearen kontzertua, Ein GO Kantan eta Dantzan... musikeak herria hartuko dau jai egunetan. Lehiaketak, play-backa, gastronomia lehiaketak, eta abar be ez dira faltauko jaietan.

Abuztuak 29, eguena
18:30ean, kuadrillen jaitsiera Zubibarritik plazara, animazinoa herriko trikitilari gazteakaz.
19:00etan, txupinazoa. Txubel eta Buruhandiak.
21:00etan, Ein GO taldea.
21:30ean, herri afaria eta afalostean Ein GO taldea.

Abuztuak 30, barikua
11:30etik 14:00etara, umeen parkea eta puzgarriak.
13:00etan, kalejirea, herriko trikitilari gazteakaz.
15:00etan, jubiladuen bazkaria.
17:00etan, Arotza Moso abeslaria.
17:30ean, herriko jubiladuen Mus, Tute eta Briska Txapelketak.
17:30ean, bits jaia.
23:00etan, erromeria Oxabi taldeagaz.

Abuztuak 31, zapatua
11:30ean, txirrindulari martxea umeentzat. Ibilbidea: Ermitabarri-Ugao-Zeberioko Plazea. Alkartzeko eta ibilbide osoa egiteko Ermitabarrin 11:30ean, edo bestela, Ugaon 12:00etan. Aukerea dago edozein lekutan martxan sartzeako. Derrigorrezkoa izango da kaskoa eroatea. Txu-Txu trena ibilbide osoan joango da.
11:30ean, Txu-Txu trena.
13:00etan, kalejirea herriko trikitilari gazteakaz.
14:00etan, Makailao, Patata tortilla eta Paella Txapelketak.
21:00etan, play-backa. Erabiliko dan abestia pendrive baten grabau eta udaletxera eroan behar da. Atzen eguna, abuztuak 23.
23:00etan, kontzertuak: Leie Meie taldea, rock kontzertua eta Fritanga Elektrotxarangea. *Autobusa doban egongo da Igorretik eta Ugaotik. 21:30ean, Igorre (Gau Lora); 21:45ean, Artea (Mataderoa). Bueltea 04:30ean, Zeberio; 04:45ean, Artea; 05:00etan, Igorre.

Urri lehenengoak 1, domekea
11:00etan, kalejirea txistulariakaz.
11:30ean, eskupelota finala. Biharko Izar Gazteak Torneoa.
18:00etan, umeen jolasak.
20:00etan, Los Cinco Bilbainos taldearen kantaldia.

Urri lehenengoak 2, astelehena
12:00etan, Gozatzera, egurrezko jolasak ume eta helduentzat.
13:00etan, Laura Orueren aldeko XX. urteurreneko mezea. Ondoren barauskarria.
13:00etan, poteoa Koldo eta Unai trikitilariakaz.
15:00etan, Indababak lagun artean.
18:00etan, pailazoak. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua lana.
19:30ean, erromeria Beranduegi taldeagaz.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD