Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Apache eta MG Bandaren kontzertuak jaietan

Arteako jaiak zati bitan bananduta egoten dira: andramariak eta MerkArtea. Andramarietan, Apachek, MG Bandak eta Erabatera taldeak eskainiko dabez kontzertuak. Erromeriai jagokienean, Lehian, Jokaldi eta Luhartz taldeak animauko dabez gauak zein domekako arrastia.


Gainera, Areatzako BatucAKKB batukadeak, Rockalean Elektrotxarangeak eta DJ Isma igorreztarraren musikeak girotuko dabe herria jai egunetan. Umeak be eurentzako musika eskaintza izango dabe egunotan, izan be, DJ Xaiborrek, play-backak eta Kantu Kolorek ipiniko ditue jantzan txikerrenak.
MerkArtea aurten hilaren 21ean izango da. Goizeko 10:00etatik 15:00etara Barazki eta Artisautza Azokeak hartuko dau protagonismoa. Bertatik ibiliko da Euskorleans Elektrotxarangea, eta Uxue Alberdi eta Sebastian Lizaso ber- tsolariakaz poteoan egiteko aukerea egongo da.
Giza proba erakustaldia be egongo da; baita, besteak beste, umeentzako puzgarriak eta jolasak, Korrontzi taldearen ikuskizuna eta Gora Herria taldeagaz erromeria.

Urri lehenengoak 6, barikua
18:00etan, txupinazoa Kultur Etxean eta Areatzako BatucAKKB batukadea herrian zehar.
20:30ean, oilasko jana.
21:30ean, Rockalean Elektrotxarangea.
23:00etan, kontzertua: Apache.
02:00etan, erromeria Lehian taldeagaz.

Urri lehenengoak 7, zapatua
11:00etan, umeentzako puzgarriak eta jolasak frontoian. Tortilla Txapelketea plazan.
14:00etan, Tortilla Txapelketako sari banaketea eta tortillen dastaketea plazan.
14:30ean, bazkaria.
18:30ean, DJ Xaibor Batzokiko plazan eta umeen play-backa.
20:00etan, erromeria Jokaldi taldeagaz plazan
23:00etan, kontzertuak: MG Banda eta Erabatera taldeak.
02:00etan, DJ Isma.
Mozorro gaua. Gaia: 1960, 1970 eta 1980eko hamarkadak.

Urri lehenengoak 8, domekea
11:30ean, mezea.
12:30ean, Kantu Kolore.
18:00etan, erromeria Luhartz taldeagaz
20:00etan, txokolatea.
21:00etan, jaien amaierea.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD