Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Gaztetxeak ekin deutsie kultur ekintzai

Konfinamentuan eta "normaltasun barria" deitutako honetan ezarritako neurriak, suntsitu egin dabe panorama kulturala. Jai, jaialdi eta ekitaldi gehienak bertan behera geratu dira, eta antolatu diranak, hainbeste neurrigaz guztiz desitxuratu, kasu askotan. Panorama horregaz, kultura programazino barik, kulturatik bizi diran artista eta profesionalen egoerea, larria da. Akaso horregaitik, langile honeen bizimodua ateratzeko eskubideari eta jentearen, batez be jente gaztearen, musika, arte eta kirol egarriari urtenbide bat emoteko, Gazte Asanbladak kultur egitarauak prestatzeari ekin deutsie.

Antzerkia, kontzertua eta ikastaroa Kiñun
Barrea eta harridura ekarriko dauan antzezlana antolatu dabe Igorreko Gaztetxekoak. Ismael Pereira igorreztarra, Iñaki Maruri eta Mitxel Santamariaren Impro-Komeryak 2020ko Donostiako Poltsikoko Antzerki Jaialdian aurkeztu zan eta "proposamen barria, barritzailea eta beharrezkoa" moduan aurkeztu eben egileak orduan. Umorezko inprobisazino ekitaldi hau ikusteko aukerea garagarrilaren 3an, 21:00etan, egongo da Igorreko Kiñu Gaztetxean.
Hurrengo barikurako, kontzertua antolatu dabe. Uckaia eta Suger rock talde arratiarrak joko dabe Gaztetxean. Pandemiaren osteko lehen kontzertua dala eta kulturea bultzatzeko sasoia dala dinoe antolatzaileak. Ekitaldi bietan, sarrerearen prezioa borondatezkoa izango da.
Torontileren eskutik serigrafia ikastaroa be antolatu dabe Gaztetxean garagarrilaren 7, 9, 14 eta 16rako. Saio biko ikastaroa, hiru saiokoa edo laukoa egin daiteke, 50, 65 eta 75 eurotan hurrengoz hurrengo. Eskolak 18:00etatik 21:00etara izango dira eta izena aldez aurretik emon behar da torontile@gmail.com helbidean edo 622 390 883 telefonoan.

Karabien zinea
Zinezaleen abstinentzia sindromea apur bat baretzeko asmoa dakarre Harriketarrak Gazte Asanbladakoak, Karabie Gaztetxe atzeko futbol zelaian montau daben zinean. Pelikulea ikusteko ikusle bakotxak bere aulkia eroan behar dau.
Itxialdia, konfinamentua eta gizartearen jokaerea holango egoeretan daukie gaitzat Lemoan ikusi ahal izango diran filmok.
Emonaldiak bagilaren 25ean ziran hastekoak. Lehenengoa, Aupa Etxebeste! zan, gaur egungo egoeran, umorezko klabean, konfinamentua iragarri eban pelikulea dala esan leiteke. Halanda be, eguraldia dala eta zehaztu barik dagoan egun batera atzeratu eben pelikulea. Garagarrilaren 2an, barriz, Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo 2019ko filma egongo da ikusgai. Pelikuleak hainbat sari jaso dauz eta distopia batek arlo politiko, sozial eta erlijiosoan, besteak beste, daukan eragina erakusten dau. Zientzia-fikzinoa eta alegoriaren artean dagoala esan lei.
Amaitzeko, hilaren 9an, Shutter Island AEBko eroetxe baten girotutako thriller-a egongo da ikusgai. Emonaldiak 22:00etan dira.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD