Urri lehenengoaren lehenengo hamabostaldi honetan, esate baterako, San Antolin (sainduniak edo sandoniak) eta Andramariak ospatzen dira. Dimako Oban sainduniak ospatu ditue, eta Lemoatxen San Antolin jaiak. Lemoatxen, Baba Lehiaketea eta erromeriagaz, hain zuzen be. Obako jaietako egitarauak lau egun hartzean ditu, abuztuaren 30etik urri lehenengoaren 2ra arte. Antzerkia, Bola Txapelketea, goitiberak, auzo bazkari eta afariak eta beste jarduera asko egon dira programauta egun horreetarako.
Andramarietan, Lemoako Elizondo auzunean ospatuko ditue jaiak.
Elizondo (Lemoa) andramariak
Urri lehenengoak 7, zapatua
10:00etan, Eskolarteko Txirrindulari Lasterketea.
13:00etan, poteo musikatua Bikandi tabernatik hasita.
15:00etan, bertso-bazkaria. Bertsolariak: Jone Uria eta Arkaitz Estiballes.
17:00etan, Harrobiko Andra Mari Futbol Txapelketea Arlonagusian.
19:00etan, Taberna Ibiltaria, poteo musikatua.
Urri lehenengoak 8, domekea
12:00etan, mezea.
17:00etan, umeentzako jolas eta tailerrak.
19:00etan, Kalegorrian kale antzerkia.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|