Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Izena emon daiteke udalak antolatutako hainbat ikastarotan

Hastear dagoan 2019-2020rako Arratiako udalak, ikastaro eta tailer eskaintza zabala egin dabe eta gure eremuko herri gehienetan, Yoga, Pilates, Zumba, Eskulanak eta gimnasia motaren bat edo beste egin ahal izango da ikasturte osoan, prezio onean. Jantzak eta informatika ikastaroak be arrakasta izaten dabe eta herri askotan ikasi daitekez. Lemoan, jateko osasuntsuak sukaldatzen ikasteko aukerea egongo da.

Artea
Arteako Udalak, 2019-2020 ikasturterako, ume eta nagusientzako Dantza, Eskulanak, Arte aplikatuak, 3. adineko gimnasia, Zumba, Yoga, Pilates eta Tonifikazino ikastaroak antolatu ditu. Ikastarook urri bigarrenean hasi eta bagilean amaituko dira.
Izena emoteko epea urri lehenengoaren 9tik 20ra izango da.

Bedia
Urri lehenengoaren 4tik 20ra, Bedian erroldatutakoak eta 23tik aurrera, lekurik balego, Bedian ez dagozanak erroldatuta, emon daikie izena 16:30etik 19:30era, Liburutegian, Udalak eratutako ikastaroak egiteko. Egurra lantzen, Pilates, Yoga, Zumba, Korru jantzak, Umeentzako euskal jantzak, Eskupelotea eta palea, Soinketa hipopresiboa, Ingelesa: mintza praktika, Euskerea eta Eskulanak osotuten dabe 2019-2020 ikasturterako eskaintzea.
Prezioai jagokienean, 50 eta 100 euro artean dago Bedian erroldatuentzat eta 100 eta 200 artean Bedian erroldauta ez dagozanentzat.

Dima
Udalak antolatutako ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago urri lehenengoaren 6ra arte eta hurrengo astean hasiko dira. Yoga, Eskulanak, Pilates, Entrenamentu funtzionala, Gimnasia hipopresiboa eta Zumba ikastaroak osotuten dabe Dimako Udalaren eskaintzea.
Taldeak aurrera eroateko gitxienez 8 persona apuntau beharko dira eta gehienez 12. Leku kopurua baino persona gehiagok emoten badabe izena, zozketea egingo da eskatzaile guztien artean. Prezioak 70 eta 100 euro bitartean dagoz Diman erroldatuentzat eta 90 eta 140 bitartean ez erroldatuentzat.

Lemoa
Urri lehenengoaren 6tik 13ra arte emon daiteke izena Udaleko Kultura Zerbitzuan, Eskulanak, Informatika, Sukaldaritza osasuntsua, Birzikla-Artea eta Probetxua atera zure Smartphone edo tabletari ikastaroetan parte hartzeako. Lehenengo biak ikasturte osorako dira, hau da bagilera artekoak. Beste hirurak barriz, lehenengo hiruhilekoa hartuko dabe. Hau da, abendura arte.
Udalak antolatutako Grafiti ikastaroan parte hartzeako izena emoteko epea zabalik dago be 94 631 30 05 telefonoan edo euskara@lemoa.net helbidean urri lehenengoaren 16ra arte.
Ikastaroak lau saio izango ditu, bariku-zapatu bitan eta teoria eta praktikea landuko dabe ikasleak. Lehenengo saioa, urri lehenengoaren 20an izango da, barikuan; bigarrena, hurrengo egunean; hirugarrena urri bigarrenaren 4an eta atzena, 5ean. Barikuetan, 18:00etan hasiko dira eskolak eta zapatuetan, 10:30etik 13:00etarako ordutegia izango dabe. Ikastaroa doban da eta 15 lagunentzako lekua dago.
Euskereari jagokonean be, Euskara eskolak eta mintza taldeetan izena hilaren 23ra arte emon daiteke Udaleko Euskara Zerbitzuan. Berbalagunen parte hartzeako, barriz, ikasturte osoan emon daiteke izena.
Ikasturtearen atzen hiruhilekoan, apriletik bagilera, Hazkunde pertsonala eta Xaboiak egitea tailerrak egongo dira.
Prezioak kontuan hartzean dabez ikasleak Lemoan erroldatuta dagozan ala ez. Langabetuak eta ikasleak merkeago daukie.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD