Urri lehenengoaren 7an, Arratiako motorzaleak topaketea eta bailaran zeharreko ibilbidea egingo dabe. Bazkaria, jolasak eta kontzertuak be ez dira faltauko hamazortzigarren edizino honetan.
Parte hartzaileak izena Igorreko Berezi tabernan emon behar dabe goizeko 10:00etan. Izena emoten daben lehenengo 250ak, kamiseta bana izango dabe opari. Izena emon ostean ibilbideari ekingo deutsie eta pintxoak jateko geldialdiak egingo dabez. Helmuga Igorreko eskoletan izango da.
Bazkarirako izena emon dabenak alkarregaz bazkaldu eta bazkalostean, motorren munduaren inguruko jolasak egongo dira. Kontzertuak 18:00etan hasiko dira. Lehenengotik Suger taldeak joko dau eta ostean, Rockovers taldeak. Izena emon dabenak burruntzi-pintxoa dastatzeko aukerea izango dabe.
Kontzertuen atsedenaldian, sari banaketea egingo da eta opari ugari zozketatuko dira: spa zirkuituak, bazkariak, afariak, eta abar.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|