Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
"Euskeraz gara" leloagaz ospatuko da Inbiu Eguna Igorren

Urri lehenengoaren 21ean izango da Igorreko Euskera Planeko Inbiu Eguna, baina bezperatik hasiko dira igorreztarrak ospatuten, trikitrixearen soinuagaz eta kantuan.


Inbiu Egunean, kalejirak, hormairudiak, bazkaria eta erromeria, jai giroan egongo dira euskerearen erabilerea aldarrikatzeko.
"Euskeraz gara" da aurtengo leloa eta identidadean hizkuntza oinarriz- koa dala azpimarratzen dau. Euskerearen erabileran transmisinoak daukan garrantziaz jabetuta, Igorreko Euskera Planak Arratian asko erabili izan diran esakera zahar batzuen inguruko jolas bat prestatu dau, belaunaldi barriai horreen transmisinoa egiteko. Horretarako, Igorreko 14 zebrabidetan, esaera zahar bat idatzi dabe. Urri lehenengoaren 16ko astean, etxeetako buzoietan fitxa bat sartu dabe, herrian zehar zabaldutako esakeren gaineko itaunakaz. Fitxa bete eta Inbiu Egunean edo 20a baino lehen Kultur Etxean entregetan dabenen artean opariak zozketatuko dira.
Zebrabidean esakerea topau ostean, itaun batzuk erantzun behar dabez fitxan. Esate baterako, "topau animaliak aitatuten dabezan bi esakerak" "topau jana aitatuten dabezan bi esakerak" edo "topau transmisinoaren garrantziaz berba egiten dauan esakerea" langoak. Umeak eskolan landuko dabez esakerak eta ariketa honek jarraipena izango dau abenduaren 3an, Euskerearen Egunean.

Esakerak
Honeek dira Igorreko zebrabideetan topau daikeguzan esakerak:
-Ekine baragarrie da.
-Umean zentzune etxean entzune.
-Kanpoeder, etxekalte.
-Denporeak agertuko dau edurra mendian.
-Zuri mesmeruena pasatu jatzu, heldutorduko usteldu.
-Batzuk famea eta beste batzuk lanea.
-Kakazarrak ez dau mezidu hainbeste bueltarik.
-Gaubeko beharrak egunez agertu.
-Bakotxak bere opilari putz.
-Barakarroak baino mobimientu gitxiago dekozu.
-Ondo eginen pague, ate-ostean palue.
-Ure pasatu eta gero andaparea egin.
-Han be txakurrek ortozik.
-On bile on bile, bonbile.

Inbiu Eguna
Inbiu Egunak espazio-denpora zabalagoa hartuko dau aurten. Alde batetik eta denporeari jagokonean, bezperan, barikuan, hasiko dira jarduerak, Igorre kantari, herritarren kantu kalejira bategaz. Jubiladuen Txokotik urtengo dira igorreztarrak 19:00etan, euskerearen erabilerea aldarrikatzen dauan eguna ospatzen.
Espazioari jagokonean be, leku gehiago hartzean joango da Inbiu Eguna. Holan, aurten, kalejirea Olabarrin, hasiko da. Zapatuan 12:00etan, Aizea tabernan da hitzordua. Izan be jarduerak leku desbardinetatik abiatzen saiatu dirala dino Irune Costumero Igorreko Euskera Teknikariak, "tabernari guztiak aukera bardinak izateko".
Zapatuan jaia 11:00etan hasiko da. Kultur Etxeko kanpoko horman, "handi-handi" Zuztertxu eta "Euskeraz gara" leloa proiektauko dira, hormairudi bat pintetako. "Ume eta guraso asko etorten badira, estu eta larri ez egoteko, eskolan be beste hormairudi bat pintauko dogu, bardina" dino teknikariak. Gero, 12:00etan, Ein GO taldeagaz kalejirea egongo da, Olabarriko Aizea tabernatik hasita. Bazkaria 15:00etan izango da, Lasarte parkean ipini dituen karpen azpian. Prezioari jagokonean, helduak 14 euro ordaindu beharko dabe eta 12 urte arteko umeak 9 euro.
Ein GO taldeak animauko dau bazkalostea, 18:30ean, Arratiako Merkatarien Elkarteak (AME) antolatutako Jokaldi taldeagaz erromeriak txandea hartu arte. Bitartean txokolatea bananduko da eta esakera zaharren ariketan parte hartu dabenen artean opariak zozketatuko dira.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD