Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Hiru programa abiatuko ditu Udalak jarduera fisikoa sustatzeko

Bediako Udalak, Mugiment izeneko Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta udalerrien arteko lankidetza proiektuan parte hartuko dau.


Proiektuaren helburua euskal gizarte aktiboagoa lortzea da eta Bediako Udalak be parte hartuko dau jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako ekintzak bultzatzen dituan ekimen honetan, aktiboak ez diran personak aktibo izaten hasteko neurriai lehentasuna emonez.
Proiektuaren aurkezpena urri lehenengoaren 12an egin zan. Bertan, Anabe Arruebarrena Bediako Kultura Teknikariak, Jokin Zabala proiektuko orientatzaileak, Gorka Mutuaberria Mugiment proiektuko idazkari teknikoak eta Xanti Perezek Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean azaldu eben. Arratian, Lemoan proiektua martxan dago zezeiletik Oingabiz izenagaz eta Diman, sarea sortzeako eta herritarren preminak identifiketako beharrean dagoz.
Bediako Kultura Teknikariak parte hartzearen errazoiak azaldu ebazan. Bere esanetan, Bedian jente aktibo asko egon arren, beste batzuk bultzadea behar dabe; batez be, 60 urtetik gorako eta eta 14 eta 21 urte bitarteko hainbatek. Proiektura joten dabenak, orientatzaile baten laguntzea izango dabe, eurentzako egokienak diran jarduera fisikoak egiten hasteko eta prozesuan lagunduteko. Konsultan, kasu, persona eta egoera bakotxaren balorazinoa egingo dau orienta- tzaileak eta plan bat planteauko dau, jarraipen personalizauagaz.

Hiru programa
Hezkuntza Fisikoan eta Kirolean lizentziautako Jokin Zabala da orientatzailea eta orientazino zerbitzua, eguenetan emongo dau, 19:30etik 20:30era. Ordua aldez aurretik hartzeako 94 631 21 01 telefonora deitu behar da edo mugimentbedia@bedia.biz helbide elektronikora idatzi.
Bedian proiektuak Ondobidean izena hartu dau eta hiru programa ipiniko ditu abian. Lehenengoa, Taldea oinez ibili izenekoa da. Bedian, jente askori gustetan jakola ibiltea baina ez bakarrik eta pentsau ebela hori aprobetxau egin behar zala, jente inaktiboa aktibo bihurtzeko, azaldu eban Zabala orientatzaileak. Taldea eguaztenetan 19:30ean batuko da. Bertan parte hartzeako izena emon behar da aldez aurretik.
Galapan eta luzaketak egiteko programea be ipiniko dabe martxan astean egun bitan. Hirugarren programea 60 urtetik gorakoentzat da, Mantenu eta soinketa, gorputza zaintzeko. Hau be astean bitan izango da.

Alkarlana eta sarea
Programa honek Bedian egiten diran kirolagaz lotutako ekintzak be sustatuko ditu: Kolazinoko Mendi Eguna, Auto Bako Eguna, eta abar, jentearen parte hartzea handiago izan daiten.
Erakundeen arteko kolaborazinoa sano inportantea da. Proiektuak Osasun Zentroaren kolaborazinoa dauka eta medikuak Ondobidean erabiltera bideratuko ditu gaixoak.
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta udalak be alkarlana egiten dabe sare bat sortzeako. Oin, orientazino zerbitzua 25 udalerritan dago.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD