Paperezkoak - Azken Alea
KOMENTARIOAK
Eva Perez-Pons: "Jendarteari kritika egiteko da liburuaren titulua"

Eva Perez-Pons Andrade (Lemoa, 1996) kaleratu barri dau Zaharkitze programatua bere lehen poema liburua. Argitaratzea, Blas de Otero-Bilbo Uria Nazinoarteko Poesia Lehiaketako sariaren parte da. Izan be, 2019an, lemoaztarrak irabazi eban saria. Urte bi lehenago be, Arratiara ekarri eban sari garrantzitsu hori Rafa Ugalde Dimakoak Hondar aleak liburuagaz.
Eva Perez-Ponsek Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza gradua egin ostean, Ikasketa Feminista eta Generokoen Masterra egiten dabil eta Mugarik Gabe GKEn beharrean.



Bilboko Blas de Otero Poesia Lehiaketako XII. edizinoko saria irabazi dozu. Pozik hartuko zenduan, ezta?
Blas de Otero Poesia Lehiaketeak modalidade bi daukaz, euskeraz- koa eta gaztelaniazkoa. Atzenengo edizinoan, euskeraz 15 bat lan aurkeztu ziran. Epaimahaian Miren Agur Meabe egon zan eta niri asko gustetan jata bere poesia. Ilusino berezia egin eustan irabaztea bera epaimahaian egonda.
Gazteleran egoten dira askoz lan gehiago. Uste dot bostehundik gora. Saria 5.500 euro eta liburua argitaratzea da. Hori Elkarrek egiten dau.
Zure poema liburuaren izenburua Zaharkitze programatua da. Zergaitik izenburu hori?
Ingerniaritzan edo arlo teknologikoan dagoan kontzeptu bat da. Gailu elektronikoak programatzean, ekoizleak badaki gailu horrek noz arte izango dauan bizitza erabilgarria. Handik aurrera, gailuak ez ditu izango hasikerako propiedade guztiak edo ezin izango da erabili. Titulua, jendarteari kritika egiteko zan. Izan be, bizitzan eskema zurrun batzuk dagoz: pentsatzeko era bat, lan egiteko era bat... Eta ez badozu holan egiten, atzean geratzen zara eta sistematikoki ez zara behar bezain produktibo. Atzenean horrek eragina dauka osasun mentalean, eta gorputza da horren lehenengo adierazlea.
Nik uste dot liburua idatzi nebala apur bat egoera horretan gorputzak zelan errakzionetan dauan adierazoteko.
Zein da liburuaren gai nagusia eta zelan dago egituratuta?
Hainbat zati dagoz eta zati bakotxean gai bat landuten da, batez be. Esango neuke zentralidade gehien daukana zaurgarritasuna dala. Dana dala, idazterakoan ez neban pentsau "zaurgarritasunaren gainean idatziko dot", baina gero, irakurri eta antolatzerakoan, ikusi neban hori dala gaia era nabarmenago batean. Liburuak be badauka aldarrikapenerako tartetxo bat: patriarkaduaren kontrako diskursoa, kapitalismoaren kontrakoa eta derrigorrezko heterosexualidadearen kontrakoa. Desirari be eskaini neutsan atal bat.
Poesian jarraitu ala beste genero batzuk landuteko asmoa daukazu? Nortzuk dira zure erreferenteak eta gehien gustetan jatzuzan idazleak?
Nire gehien gustetan jatana irakurtzeko eta idazteko poesia da. Jarraitzen dot idazten baina momentuz argitaratzeko idea barik.
Errferenteai jagokienean, poesian esango neuke niretzat Pizarnik-ek suposatu ebala nigan inflexino puntu bat. Gero be, lehen esan dodan moduan, Miren Agur Meabe euskal literaturan. Monique Wittig be asko gustetan jata, ez da poesia baina nahiko modu poetikoan idazten dau. Adrienne Rich be piloa gustetan jata.
Zure lanean feminismoak daukan lekua ezin da aitatu barik itxi. Baina ez zeure lanean bakarrik, baita zeure bizitza pribadu-politikoan be, militantzia feministeagaz.
Nik neure burua bolleratzat daukat. Hau da, feminista nazalako naz bollera. Hautu politiko bat da nire kasuan. Ez da zeozer esentziala edo biologikoa, aukera bat baino, feminismoaren korronte horregaz identifiketan nazalako. Akaso feminista izango ez banintz, ez nintzateke bollera izango.
Lemoako Zaplast talde feministan jarraitzen dot baina koronabirusagaz dago apur bat… Bueno ez dago martxan. Baina uste dot itxi egingo deutsadala talde horretan militatzeari ze Zeberiora joango naz biziten eta azkenean leku baten egon eta beste baten militau apur bat gatxa da.
Oin gehiago nago Bilboko Sare Lesbianistan, Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan kontaktu handiagoa izan neban eurekaz eta.
Ikasketa Feminista eta Generokoen Masterrean talde lesbianisten inguruko lana egiten zabiz.
Lan hori aukeratzeko errazoi bat izan zan, ni talde feminista hetero askotan egonda nagoala eta Sare Lesbianistea izan dala igual lesbianismoa landu dauan lehenengo taldea, eta zaintzaren aldetik be, eremu pribadu hori politizetako modua desbardina daukalako. Eta gura neban jakin zergaitik hori. Izan be, egonda nago lau edo bost talde feminista hetereotan eta inoz ez da holan izan.
Nire hasikerako asmoa izan zan lau talderi egitea alkarrizketak: Donostiako Medeak, justu aurten esan dabenak taldeari amaierea emoten deutsiela, Gasteizko B.A.L.A.ri, Bilboko Sare Lesbianistari eta Iruñako Zikutak eta Bollerak taldeari. Azkenean hiru talderi bakarrik egin ahal izan deutset. Kuriosoa da urian dagozala hirurak kokatuta.
Ikasketak amaitutakoan zein arlotan egin gura dozu behar?
Ez dakit. Oin nabil idazkari Mugarik Gabeko ingeniaritzan. Ingeniaritzeagaz erlazinoa badauka, baina bulego beharra da gehiago teknologikoa baino. Orduan, ez dakit. Gustauko litxakit energia barriztagarrien ikuspuntu kritikoa daukan proiekturen baten egitea behar, baina ez enpresa baten bitartez; edo Hezkuntzan ikuspuntu feministea txertatzea. Ze egia da oin apurka-apurka sartzean dabizela baina nire ustez, ikuspegi hori ez da oso kritikoa.

   

Idatzi zure KOMENTARIOA

 

1. Euskaraz idatzitako testuak bakarrik onartuko dira.

 

2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.

 

3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.

 

4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta.

 

Izena
E_posta
Gaia
Komentarioa
       

 

Begitu  
Herriak
Kulturea
Kirolak
Begitandu
Begitu eta Zertu
Geure produktuak
Argazki eta bideoak
Zerbitzuak
Estekak
Begitulagunen txokoa
Hartu-emonetarako
Harpidetzak
Agendea
Iragarki laburrak
Inkesta
ZERTU Kultur Elkartea
Herriko Plaza 24, 48142 Artea
Telefonoa: 946 317 314

begitu@topagunea.com
Diseinua eta programazinoa: AIKOX INFORMÁTICA Y PUBLICIDAD