Goizean, 10:00etatik, 15:00etara egunari izena emoten deutsan baserri produktu eta artisautza azokea egongo da.
Azokan EuskOrleans Dixie Bandek ipiniko dau musikea, euskal musikako kantu klasikoak 1920 eta 1930 hamarkadetako New Orleans-eko musika estiloan joten dauz. Uxue Alberdi eta Sebastian Lizaso bertsolariak egongo dira eguerdian zehar poteoa girotzeko eta giza proba erakustaldia egongo da Ustrukue Gunean. Umeak ostera, puzgarriakaz eta artisautza tailerragaz eukiko dabe ondo pasetako aukerea.
Baina, azokea amaitutakoan ez da jaia amaituko. Izan be, arrasti partean, Kantu Bat Gara taldea ibiliko da herrian zehar kantetan, Korrontzi taldeak ikuskizuna eskainiko dau plazan eta gauean erromeria egongo da Gora Herria taldeagaz.
Egitaraua
Urri lehenengoak 21, zapatua
10:00etatik 15:00etara, MerkArtea, baserriko produktuen eta artisautza azokea.
-EuskOrleans Dixie Band.
-Uxue Alberdi eta Sebastina Lizaso bertsolariakaz poteoa.
12:00etan, giza probak probalekuan.
13:00etan, motozerra erakustaldia.
-Umeentzako puzgarriak eta artisautza tailerra.
18:00etan, Kantu Bat Gara taldeagaz abestu herritik zehar, Ustrukue Gunetik hasita.
21:00etan, Korrontzi taldearen ikuskizuna plazan.
24:00etan, Gora Herria taldeagaz erromeria plazan.
Begitu | ||||
Herriak Kulturea Kirolak Begitandu Begitu eta Zertu Geure produktuak Argazki eta bideoak Zerbitzuak |
Estekak Begitulagunen txokoa Hartu-emonetarako Harpidetzak Agendea Iragarki laburrak Inkesta |
|||
|